CDRetako kide inputatuak aske jarraituko du

2018ko ekainaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan den apirilaren 12an jarri zizkioten kautelazko neurriak errespetatzen jarraitu beharko du, baina Tamara Carrasco CDR Errepublikaren Aldeko Batzordeetako kidea aske geratuko dela baieztatu zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor aretoak. Aste Santuan Katalunian egindako protesta ekintza batzuen sustatzailea izatea leporatuta —autobideetako ordainlekuetan ez ordaintzeko kanpainaren inguruko azalpenak eta estrategiak zabaltzea—, fiskaltzak terrorismoa egoztea eskatu zuen berriro, apirilaren 12aren ostean helegitea jarri ondoren. Desordena publikoen delituarengatik dago auzipetuta Carrasco. Instrukzio epailearengana itzuli da kasua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.