EB-REN PROPOSAMENA

2018ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Honako puntu hauek biltzen ditu Brexit-aren ostean Europako Batasunean geratuko diren 27 herrialdeen negoziazio proposamenak:

Bi aldeen aduana araudien osotasuna bermatuko duen akordioa, bi eremuen arteko kooperazioa aintzat hartuz.

Salgaien komertzioa ahalbidetuko duen akordioa, muga zergen legedia bere horretan mantenduz.

Eremu bakoitzeko arrantza ontziek bestearen uretako sarrera mantentzea.

Zerbitzuen komertzioa ahalbidetzeko akordioa, harrera estatuaren legeak kontuan hartuz.

Aldaketa klimatikoari eta garapen jasangarriari dagozkien politiken sorrera; mugen arteko kutsadura murrizteko neurriak.

Bi eremuen arteko konexioak mantentzea ahalbidetuko duen garraio arloko akordioa.

Bi eremuen arteko kooperazio polizial eta judiziala bermatuko duen akordioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.