Gure hizkuntza ingurunea ulertu, hobeto elkar ulertzeko

Imanol Larrea Mendizabal - Soziolinguistika Klusterraren zuzendaria

2018ko martxoak 17

Gizarte gero eta konplexuagoetan bizi gara. Sarritan gure inguruan gertatzen dena edo gure bizimoduan eragiten duen hori ulertzea kosta egiten zaigu. Pertsonen arteko harremanak, taldeen artekoak, ohiturak edo joera sozialak esplikatzeko ez ditugu kausa-ondorio garbiak aurkitzen. Eta sarritan, soziologiaren lehenengo arauak dioen bezala, gauzak ez dira diruditena (Berger, 1963).

Halaxe gertatzen da hizkuntzekin ere. Hizkuntza bat gero eta gehiago erabiltzen dela ikus dezakegu edo gero eta jende gehiago beste hizkuntza bat ikasten ari dela; inguratzen gaituen paisaia linguistikoa ere aldatuz doala suma dezakegu, baita heltzen zaizkigun kultur-sorkuntzen hizkuntzak ere. Soziolinguistika hizkuntzen eta gizartearen arteko harremana aztertzen duen diziplina zientifikoa da. Eremu honetan gure inguruan gertatzen dena hobeto ulertzeko tresna da. Hizkuntzen gutxiagotze eta biziberritze prozesuak multikausalak eta konplexuak izaten dira. Euskararen kasuan, asko dira hizkuntzaren erabilera handitu, iraupena ziurtatu eta bere garapen sozial osoa ahalbidetzeko ahalegina egiten duten herritarrak, mugimendu sozialak eta erakunde pribatu zein publikoak.

Soziolinguistika Klusterra euskara biziberritzeko ikergunea da. Ikerketa aplikatuaren bidez euskararen egoera sozialaren inguruko ezagutza ahalik eta zehatzena sortu eta zabaltzeaz arduratzen gara, hizkuntza biziberritzearen beharrei ahalik eta modurik egokienean erantzuteko. Horretarako elkartzen da Klusterraren inguruan euskararen soziolinguistikan diharduen bazkide eta aditu sare zabala. 2004an sortu zen Klusterra, eta ordutik honako ibilbidean soziolinguistikan ikerketa-esperientzia, harreman-sarea eta ezagutza sortu eta metatzen joan da. Ikerketa proiektuak aurrera eramaten ditugu, egoera zein den jakiteko eta egoera hori hobetzeko, eta horien zabalkundea egiten dugu, zientifikotasunean, elkarlanean eta gizartearekiko konpromisoan oinarrituz.

Euskararen biziberritze prozesua Europako hizkuntzen artean erreferentziazkoa da, neurri batean. Prozesu hau bakarra eta berezia da; ez dago beste inondik zuzenean formula edo mekanismorik inportatuz egiterik. Etengabe eskatzen du metodo zientifikoak baliatzea, egoeraren diagnostikoa egin, ekimenak aplikatu, ebaluatu, zuzendu eta berriak asmatzeko.

Gainera, bizi dugun gizartean hizkuntzen paperak berebiziko garrantzia dauka. Elementu gakoetako bat da kohesio sozialari eta pertsona zein taldeen arteko harremanei dagokionean. Lotuta dago elkarbizitzarekin, pertsonen garapenarekin, iraunkortasunarekin, kultur aniztasunarekin, botere harremanekin eta, laburbilduz, etorkizunerako eraiki nahi dugun gizarte ereduarekin. Behin eta berriro agerian geratzen den moduan, gizartean askotarikoak dira hizkuntzaren inguruko ikuspegiak, bizipenak eta proiektuak. Aniztasun hau begien aurrean agertzen zaigu, bai gure eguneroko bizimodu pertsonalean eta baita eremu publikoan ere. Zenbaitetan, talka moduan agertzen zaigu; elkar ulertzeko zailtasunak dituzten ikuspegiekin topo egiten dugu.

Honek guztiak gure ingurune soziolinguistikoaren gaineko ezagutza zehatza eta zorrotza zein beharrezkoa den berrestera garamatza. Errealitatearen deskribapen objektiboa partekatzea eztabaida zintzoa eta gardena egin ahal izateko gutxieneko baldintza da. Hori dela eta, ezinbesteko jardun independentetik, lanean dihardugu eremu akademikoaren eta aplikatuaren arteko zubiak eraikitzen, euskararen hiztun komunitate guztiaren beharretatik eta hizkuntza politikaren ardura duten pertsona eta erakundeekin harremanean gure ekarpena eginez.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©LUKAS COCH / EFE

COVID-19aren kutsatzeak arakatzeko aplikazioen eraginkortasuna, kolokan

Munia El Marhoum Iruretagoiena

«Normaltasun berrira» heldu bidean, koronabirusaren zabaltzea geldiarazteko tresna gisa aurkeztu dituzte zenbait 'app'. Herrialde askotan ez dira lortu hasiera batean aurreikusitako emaitzak

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna