Albistea entzun

EH Bilduk akordio zabala egin du Madrilekin aurrekontuak babesteko

Nafarroak 2023ko apirila baino lehen jasoko du trafikoaren eskumena. Euskararen eta memoriaren alorretan finantzaketa lerroak lotu dituzte
Oskar Matute eta Mertxe Aizpurua diputatuak, Madrilen.
Oskar Matute eta Mertxe Aizpurua diputatuak, Madrilen. MARISCAL / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2022ko azaroak 23

Aldagai asko desberdinak dira EH Bilduk Gasteizen eta Madrilen egin dituen aurrekontuen negoziazioak alderatuz gero, baina desberdintasun nagusia da Madrilen beharrezkoak direla haien botoak, eta Gasteizen ez. Negoziazioen emaitza baldintzatu du desberdintasun horrek, eta EH Bilduk akordio zabal eta garrantzitsu bat erakus dezake Espainiako 2023ko aurrekontuei begira; Gasteizen, aldiz, bukatu da saioa: aurten koalizioak ez du babestuko Jaurlaritzaren aurrekontua.

Edonola ere, EH Bilduk oso gustura plazaratu zuen atzo Espainiako Gobernuarekin egin duen akordioa, «euskal errepublika bat eraiki» nahi duen koalizio bat baita, eta ez baitio uko egiten «jendearen gehiengoaren bizitza hobetzeko tresna» izateari. Hala, aurrekontuak babestearen truke autogobernua indartuko du Nafarroan, trafikoaren eskumena lortuta. Horrez gain, memoriari eta euskarari lotutako zenbait finantzaketa lerro lotu ditu, eta alokairuen eguneratzeak %2ra mugatzeko neurria 2023ko abenduaren 31ra arte luzatzea ere bai.

TRAFIKOAREN ESKUMENA

Nafarroak 2023ko martxoaren 31 baino lehen jasoko du Trafiko eta Bide Segurtasunari dagokion eskumena. Horretarako, abenduaren 31 baino lehen bildu beharko du eskualdatzeez arduratzen den batzordeak.

MEMORIA

600.000 euro bideratuko dira Martxoaren 3ko biktimak oroitzeko memoria gunea sortzeko, Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko Asiskoaren eliza birmoldatuz. Halaber, 300.000 euro bideratuko dira Aranguren ibarreko Irulegi mendian (Nafarroa) Aranzadi elkarteak bultzatutako indusketa lanak finantzatzeko. Irulegiko Eskua aurkitu dute han. Era berean, hiru milioi euro jasoko dituzte aurrekontuek Ezkabako Gotorlekua (Irun?ea, Nafarroa) memoria gune bihurtzeko. Egungo azpiegitura militarra 1938ko ihesaldian fusilatu zituzten presoen omenezko memoria gune bilakatuko dute.

ALOKAIRUAK

Etxeen alokairuen eguneraketak %2ra mugatzeko neurriaren indarraldia 2023ko abenduaren 31ra arte luzatuko da, urtebetez alegia. Urtea amaitu aurretik Espainiako Gobernuak onartuko duen Errege Dekretuan txertatuko da neurri hori.

PENTSIOAK

Kotizazio bako pentsioek %15eko igoera mantenduko dute 2023ko abenduaren 31ra arte. Urtebetez luzatuko da neurri hori ere, beraz.

Horrek 450.000 pentsioduni egingo die mesede, batez ere pentsio apalenak kobratzen dituzten emakumeei.

OSASUNA

2023rako aurreikusitako Barruko Mediku Egoiliarren (BAME) kopurua handitzeko, bi milioi euro gehiago bideratuko dituzte. Gobernuak iragarritako mila medikuei 200 mediku egoiliar gehiago gehituko zaizkie akordioari esker. Halaber, hamabi milioi euro gehiago jarriko dira talidomida botikak kalte egin dietenentzat.

EUSKARA

Milioi bat euro bideratuko dute euskarazko irratien digitalizazioa errazteko, eta beste 250.000 euro euskarazko zirkua sustatzeko. Euskarazko irratien hedapen gaitasuna areagotuko du laguntza horrek, eta Gure Zirkua ikuskizunak orain arteko ibilbidea berme gehiagorekin egin ahal izango du.

ZERGAK

Banku eta argindar enpresen ezohiko irabazien gaineko zergak euskal ogasunen esku geratuko dira, koalizioak aurreko astean iragarri zuen moduan.

TRANTSIZIO EKOLOGIKOA

1,5 milioi euro bideratuko dira Baliarraingo Ibiurko urtegiaren ingurune naturala berreskuratu eta egokitzeko; 700.000 euro inbertituko dira Asparrenan (Araba) Biohondakinen Tratamendurako Planta sortzeko, eta Espainiako Gobernuak autokontsumo energetikoari, soberakinei eta komunitate energetikoei buruzko 2019/944 Europako Zuzentarauaren transposizioa egingo du sei hilabete baino lehen, autokontsumo partekatu elektrikoa bultzatzeko.

EH Bilduren aurretik, EAJk asteon iragarri du Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestuko dituela. Jeltzaleek «konfiantza giroa» berreskuratu dute gobernuarekin, Idoia Sagastizabal diputatuaren arabera. Kupoa bost urtez berritzeko hitzarmena adostu dute, eta «euskal agenda garatzeko» beste 49 zuzenketa ere txertatu dituzte; denera, 72 milioi euroko balioa duten inbertsioak Hego Euskal Herrirako.

Bestalde, Geroa Baik iragarri du 90 zuzenketa egin dizkiola Nafarroako aurrekontuen proiektuari, 4,3 milioi euroko balioarekin. «Lurraldearen egituraketa egonkortzeko» neurriak dira.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Abeberriren omenezko ekitaldia, atzo, Miarritzen. ©GUILLAUME FAUVEAU

Abeberriren ibilbide oparoa ohoratu dute

Oihana Teyseyre Koskarat - Garazi Aduriz

«Hats luzeko» abertzale eta kulturgilea izan dute gogoan. Eragile anitzetako ordezkariak izan dira miarriztarrari egindako omenaldian
Juan Alberto Belloch, artxiboko irudi batean. ©Javier Cebollada / EFE

Juan Alberto Belloch: «Galindo, borrokalari antiterrorista moduan, onena zen»

Iosu Alberdi

Justizia eta Barne ministro ohiak adierazi du bera izan zela Galindori jeneral kargua ematea ahalbidetu zuena, nahiz eta jakin atxilotuak torturatzen zituela.

Eba Blanco (erdian), azaroko biltzarrean, idazkari nagusi izendatua izan ondoren. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

EAren primarioak berriz egiteko aginduaren aurkako helegiteak aztertuko dituzte

Xabier Martin

Espainiako Auzitegi Gorenak tramiterako onartu du EAren eskaera, eta alderdiaren primarioak berriz egiteko agindu zuen probintzia auzitegiaren epaia balekoa den ala ez erabakiko du.

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...