Albistea entzun

Ikaskuntzei eta erronkei erreparatuko diete azken Foro Sozialean

Iruñean hasiko dute, martxoaren 17an, eta Donostian bukatu, 18an. Eledunek adierazi dute «bide partekatu bat» izan dela orain artekoa
Agus Hernan eta Nekane Altzelai, atzo, Donostian.
Agus Hernan eta Nekane Altzelai, atzo, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2023ko martxoak 10

Bakea eraikitzeko prozesu berezia. Ikaskuntza partekatuak etorkizuneko erronketarako lelopean egingo dute VI. eta azken Foro Soziala martxoaren 17an eta 18an, Iruñean eta Donostian. Foro Sozial Iraunkorreko eledun Agus Hernanek eta Nekane Altzelaik eman dute egitarauaren berri, eta azken asteetan egindako bilkuretatik ateratako ondorio nagusiak ere plazaratu dituzte.

Foro Sozial Iraunkorrak bere ibilbideari amaiera ematea erabaki zuen urtarrilean, eta, ordutik, azken urteetako lanaren balantzea egiten aritu da beste zenbait eragilerekin. Gizarte zibileko 120 erakunde eta norbanako inguru batu zituzten Durangon (Bizkaia) eta Iruñean, eta, azken asteetan, eragile politikoekin ere elkartu dira: Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariekin, eta EAJ, EH Bildu, PSN, PSE-EE, Geroa Bai eta Elkarrekin Podemoseko kideekin. Euskal Preso Politikoen Kolektiboko ordezkaritza batekin eta estatuaren biktimekin ere izan dira. ETAren biktimen kasuan, berriz, banakako bilerak egiten ari dira antolatu gabeko biktimekin.

Bilera errondaren ostean, Foro Sozial Iraunkorrak adierazi du eragile guztiek azaldu dutela 2016tik orain artekoa «bide partekatu bat» izan dela, eta bitarte horretan «aurrerapen handiak» egin direla. Esanguratsuenak gizarte zibilaren eta erakundeen arteko elkarlanari esker lortu direla ere esan dute. «Eragile askok egin dute ekarpena. Ekarpen horiei esker, aurrera egiteko agertoki hobeak sortu dira».

Era berean, eragileek adierazi diete foroaren ekarpenek modua eman dutela adostasunak lortzeko, «mikroakordioak lortzeko egin duen lan diskretuagatik».

Foro Sozialeko kideek adierazi dute «konfiantzazko guneak» eratu ahal izan direla azken urteetan, eta horrek aurrerapenak ehuntzea erraztu dutela: «Krisialdiak iritsi direnean, gainditu egin dira, hain zuzen ere, eragileek batzen gaituena lehenetsi dutelako desadostasunen gainetik». Orain, baina, uste dute fase bat «ixten» ari dela bakea eraikitzeko prozesuan.

Diagnostikoan sakondu

VI. Foro Soziala «diagnostiko partekatu» batean «sakontzeko» eta «egiteko dauden lanak identifikatzeko» baliatuko dute. «Bake etorkizuna eraikitzeko baliagarriak izango diren ikaskuntzak atera nahi ditugu».

Martxoaren 17an ekingo diote, Iruñeko Planetarioan, eta Donostiako Kursaalean amaituko da, biharamunean. Zenbait mahai inguru egingo dituzte egindako urratsak, aurrera begirako erronkak eta gizarte zibilaren rola aztertzeko. Parte hartzaileen artean egongo dira Brian Currin nazioarteko bitartekaria eta Veronique Dudouet Berghof fundazioko kidea, besteak beste.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mikel Mundiñano eta Nahikari Iturbe. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Etxeratzea eskatzen ari gara, inolako pribilegiorik gabe»

Xabier Martin

Sare Herritarreko Gipuzkoa eta Nafarroako arduradunek ohartarazi dutenez, aurrerantzean «ahalegin handia» egin beharko du elkarteak ikusarazteko «presoen eskubideen urraketa ez dela amaitu». Azpimarratu dute «pribilegiorik gabe eta inpunitaterik gabe» eskatzen ari direla euskal presoak etxeratzeko, «legeak jasotzen duenaren arabera».

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko oraingo lehendakariak karguan jarraituko du, EITB Focusen arabera ©Jagoba Manterola / FOKU

UPNk inoizko emaitzarik apalenak izango ditu, EITB Focusen arabera

Olatz Silva Rodrigo - Joxerra Senar

Nafarroan, Maria Txibitek aukera izango luke lehendakari izateko, baldin eta beste alderdien babesa lortuko balu. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, EAJk irabaziko lituzke foru hauteskundeak.

Mahai eta Eledunen Batzordearen bilera. ©Nafarroako Parlamentua

Babesa handitzea izango da alderdi guztien helburua

Joxerra Senar

Nafarroako agintaldiaren balorazioa egin dute alderdiek, eta inkestetako datuei buruz ere aritu dira.

Jose Ignacio Asensio, Cristina Gonzalez, Eneko Andueza eta Teresa Laespada, gaur, Gasteizen egindako agerraldian. ©BERRIA

«Euskadi zaintzailea eta plurala» defendatu nahi du PSE-EEk udal eta foru hauteskundeetan

Mikel Elkoroberezibar Beloki

PSE-EEren proiektua «eraldatzailea» dela esan du Anduezak, eta «Euskadi hobea» duela helburu: «Hobeto haztea, hobeto bizitzea eta hobeto zaintzea elkar».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...