Albistea entzun

Etxerat-ek salatu du Antton Troitiño espetxean daukatela oraindik

Hamasei egun igaro dira epaileak euskal presoa eritasunagatik aske uzteko autoa sinatu zuenetik. Arreta «duina» eskatu du Etxerat-ek
Antton Troitiño, 2018an, Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Antton Troitiño, 2018an, Espainiako Auzitegi Nazionalean. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko urtarrilak 26

Duela jada bi aste jakinarazi zuten Antton Troitiño euskal presoa aske utziko zutela, eritasun larri baten ondorioz hirugarren gradua emanda, baina Etxerat elkarteak salatu du oraindik Estremerako espetxean (Espainia) jarraitzen duela presoak. Senideak bi aldiz joan dira haren bila kartzela atarira, alferrik: lehen aldiz, hirugarren gradua emanen ziotela jakinarazi zutenean; eta, bigarrenez, hirugarren gradua ematen zion autoa irmo bilakatu zenean. Hamasei egun igaro dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Jose Luis Castro epaileak hura askatzeko autoa izenpetu zuenetik, baina ez dute oraindik aske utzi.

Etxerat-ek jakinarazi duenez, denbora tarte horretan lau aldiz eraman dute Troitiño ospitalera kimioterapia saioak hartzera, «oso egoera txarrean». Urtarrilaren 22an egin zen presoa askatzeko autoa irmo, baina orduan ere ezin izan zuten kartzelatik atera, Espainiako Espetxe Erakundeek aldaketa bat eskatu zutelako. Etxerat-ek «labirinto burokratikoa» salatu du: «Egun horretan bertan jakin zen Espetxe Erakundeek Troitiñori hirugarren graduaren ordez baldintzapeko askatasuna aplikatzea proposatzen duen txosten bat egin zutela. Fiskaltzak eta epaileak ez zuten horri buruzko erabakirik hartu, eta presoa espetxean jarraitzea eragin zuen».

«Haserre» dago Etxerat, eta «duintasuna» galdegin du: «Salbuespenezko espetxe politikaren amaierak, urruntzea erabat desaktibatzeaz eta salbuespenezko beste neurri batzuk deuseztatzeaz gain, presoen eskubideak errespetatzen dituzten jarreretarantz eta haien bizi baldintza duintzerantz eboluzionatu behar du». Horretarako, bertzeak bertze, «arreta duina» eman beharko litzaieke eri diren presoei. Etxerat-en ustez, ordea, ez da hala: «Nabaria da egoera larriagotu egin dela COVID-19aren pandemiarekin; espetxeetako sindikatuek salatu dute osasun asistentzia falta eta espetxe batzuetan medikurik ez dagoela».

2020ko apiriletik eri

Etxerat-en ustez, Troitiñoren kasuak argi islatzen du espetxeetako osasun artarik eza. Gaitzaren lehen sintomak 2020ko apirilean sentitu zituen, baina elkarteak salatu du «osasun asistentzia eraginkor eta duinik» ez zitzaiola eman. Estremerako espetxean, zehazki, ez dago mediku nahikorik, Etxerat-en arabera, eta bakartze moduluetatik ez dira astero pasatzen, «legeak hala dioen arren». Elkarteak salatu du Troitiñok irailera arte ez zuela «behar bezala zuzendutako asistentziarik» jaso, hau da, lehen sintomak sumatu eta bortz hilabete pasatu arte. Abokatuak urriaren 27an eskatu zuen aske uzteko.

Etxerat-ek salatu du zigor luzeek eta asistentziarik ezak «osasuna azkar hondatzea» eragiten dutela, «COVID-19ak eragindako arrisku erantsia gehituta». Espainiako eta Frantziako gobernuei galdegin die osasun asistentzia «duina» bermatzeaz gain «berehala» aske utz ditzatela gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamazazpi euskal presoak, baita 65 urtetik goitikoak ere.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

EITB Maratoiaren testuinguruan, Ibon Fernandez Iradi presoaren egoera salatu du Sarek

EITB Maratoian, Ibon Fernandez Iradi presoaren egoera salatu du Sarek

Berria

Fernandezi 2013an diagnostikatu zioten esklerosi anizkoitza, eta, artatze desegokia tarteko, haren egoerak okerrera egin du ordutik. EITBren egitasmoa gaixotasun horren aurkako borrokarako baliatuko dute.

 ©BERRIA

«Ezin dugu EH Bildurekin proiektu handirik partekatu»

Xabier Martin

PSOEk koalizio abertzalearekin itunak «noiz edo noiz» egin arren, «orain» harekin aliantza handiagoak egitea baztertu egin du Guijarrok. Legegintzaldia osorik amaituko duela uste du.
Aitor Esteban, atzo, Bilbon. ©Miguel Toña / EFE

«Euskadiren nazio auziari» aurre egiteko eskatu du EAJk

Xabier Martin

Pedro Sanchezi «legegintzaldiaren aukera alferrik galtzea» aurpegiratu dio Aitor Estebanek. EH Bilduk «ez du ezer ospatzeko»

Alda elkarteak alokairuaren inguruan antolaturiko konferentzia bat, azaroaren 21ean, Baionan. ©Guillaume Fauveau

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.