Albistea entzun

Erakundeek Corrugados abiarazteko jarritako baldintzak, mahai gainean

AC taldeak badaki zer egin behar duen ingurumen baimena lortzeko. Azpeitiko Udalak esan du «proposamen zehatz bat» egin duela
Azpeitiko Corrugados fabrika.
Azpeitiko Corrugados fabrika. NEREA URANGA / UROLA KOSTAKO HITZA Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2021eko martxoak 12

Cristian Lay taldeak Azpeitiko Corrugados berriro martxan jarriko ote duen erantzunik gabeko galdera da oraindik ere, baina enpresak ezagutzen ditu altzairugintzaren jardueran hasteko egin beharko lituzkeen etxeko lanak. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapiak esan zuen, atzo, enpresak ingurumen esparruko arazoak gaindi ditzakeela, eta Gasteizko gobernuak zehaztu dizkiola bete behar dituen baldintzak baimena lortzeko. Hirigintzarekin lotutako baimena Azpeitiko Udalaren eskuduntza da.

Tapia bera egon zen Corrugadosen aukerak neurtzen hasteko balio izan zuen bileran, Jaurlaritza ordezkatzen. Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko diputatuak ordezkatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundia; eta Azpeitiko Udala, Nagore Alkorta alkateak. Erakundeotako ordezkariekin elkartu zen Cristian Lay taldeko zuzendari Miguel Angel Leal.

Jaurlaritzako iturriek BERRIAri esan diotenez, hirigintza esparruko oztopoak hor daude oraindik ere, eta udalak ez du argitu enpresak zer egin beharko lukeen Azpeitiko fabrika berriro martxan jartzeko, zortzi urtez itxita egon ondoren. Fabrika hori Azpeitiko erdigunean kokaturik dago, eta beste bat dauka Lasaon, erdigunetik urrunago.

Proposamen zehatz bat

Azpeitiko Udalak, ordea, ohar batean gezurtatu zuen informazio hori; «ingurumen baldintza, hirigintza arau eta legezko guztiak beteko lituzkeen aukera bat» mahairatu duela esan zuen, erantsita CL taldeak, «momentuz», ez duela interesik erakutsi aukera horren inguruan. Beharbada, Lasaoko fabrikarekin lotutako proposamena izan daiteke. Edonola ere, udalak xehetasunak emango ditu gaur. Aurreratu du labeak herrigunean irekitzeko aukera «txosten teknikoen menpe» dagoela, eta «oso konplikatua» izan daitekeela.

CA taldeak iragarri du asteon Azpeitiko fabrika abiarazteko aukera aztertzen ari dela, baina oraindik «hastapeneko fase batean». Tapia sailburuaren arabera, erakundeek «erraztu» egin behar diote bidea, besteak beste, Leal familiak 140 lanposturi buruz hitz egin duelako. Altzairugintzaren jardueran hasteko, CA taldeak bi oztopo nagusi ditu, baimenei dagokienez: lehena, ingurumen esparrukoa, eta bigarrena, hirigintzakoa. Lehen oztopo hori gaindi dezakeela badaki Espainiako taldeak, Tapiaren arabera, Jaurlaritzak «ongi zehaztu» diolako zein diren egin behar dituen lanak. Bigarren oztopoa Azpeitiko Udalaren mahaian dago, hirigintzaren esparrua haren eskuduntza delako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Azken asteetan istiluak izan dira Belfasten. ©MARK MARLOW / EFE
Sestaoko manifestazioarekin bat egin dute 60 talde inguruk. ©EH BILDU

«Enplegu eta bizitza duinen alde» manifestazioa egin dute Sestaon

Berria

Enplegu galera Ezkerraldea astintzen ari da berriro, eta dozenaka elkarte, sindikatu eta langile batzordek bat egin dute manifestazioan. Tartean, Tubacex, ITP eta Petronorreko langileak izan dira, besteak beste.

Tentsio uneak izan ziren Ertzaintzak batzordeko kideei legebiltzarrera sartzea galarazi zienean, eta oldartu egin zitzaien gero langileei. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

«Borrokan jarraituko dugu»

Aitor Biain

Tubacexeko langileek Eusko Legebiltzarrera eraman dute kaleratzeen aurkako protesta, enpresak kaleratzeak egin eta biharamunean. Batzuek Amurriotik oinez egin dute bidea, ia bi eguneko ibilaldian, eta beste ehunka Gasteizen batu zaizkie. Ertzaintza gogor oldartu zaie, eta tentsio uneak izan dira.

Osasun arloan kontratatutako hamar langiletik zazpi erizain eta erizain laguntzaileak izan dira. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Nafarroak 253 milioi gastatu ditu orain arte izurriari aurre egiteko

Joxerra Senar

Nafarroako Kontuen Ganberak ondorioztatu du pandemian «arrazoizko gestioa» egin dela. 6.800 kontratazio egin dira, eta klinika pribatuek 8,6 milioi euroko faktura utzi dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.