Albistea entzun

Arantzazuko basilikari kolorea zaharberritzen

Xabier Egañak Arantzazuko basilikako kontraabsideko hormetan 1978an margotu zituen pinturak zaharberritu ditu. Basilikaren dekorazioan parte hartu zuten artistetatik jardunean den bakarra da
Xabier Egaña Arantzazuko muralaren zaharberritze lanetan.
Xabier Egaña Arantzazuko muralaren zaharberritze lanetan. JUAN AYESTA Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2020ko irailak 15

Modernitatearen ikurra eraiki zuten Javier Saenz de Oiza eta Luis Laorga orduan arkitekto gazteek Arantzazuko basilika (Oñati, Gipuzkoa) berria zutitu zutenean, 1950-1955 urteen artean. Arte erlijioso modernoaren erreferentzia bihurtuko zen berehala eraikina, eta horretan izan zuten zerikusirik haren dekorazioan parte hartu zuten artistek ere: Jorge Oteiza, Eduardo Txillida, Nestor Basterretxea, Lucio Muñoz, Xabier Albarez de Eulate eta Xabier Egaña. Guztien artetik bizirik eta jardunean den bakarra da Egaña (Areeta, Getxo, Bizkaia, 1943). Arantzazuko Ama Birjinaren kamarina margotu zuen hark 1978an, basilikako kontraabsideko horma konkaboetan, eta hura zaharberritzen aritu da egunotan.

Gaizkia, mina eta injustizia

Zortzi muralez osatu zuen Egañak Ama Birjinaren Kamarina, duela 42 urte; guztira, hamar metro luze eta lau eta erdi zabal hartzen dituena. Hura osatzeko gaizkiaren, minaren eta injustiziaren existentzia hartu zuen oinarritzat Egañak, eta inflexio puntu bat izan zen obra bere ibilbide piktorikoan. Basilikako presbiterioaren atzean dauden eskaileretatik hel daiteke bertara.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Monika del Valle / Foku

Zubi bat bi ilunpetarantz

Iñigo Astiz

Besteak beste, Jane Austen, Virginia Woolf eta Judith Butler itzuli ditu Ana Isabel Moralesek ingelesetik euskarara. Gogoratu duenez, ordea, nerabezaro hasierara arte ezezagun zitzaizkion bi hizkuntzak, eta, beraz, ezinbestean, bi norabidekoa izan da aldi berean haren bidaia linguistikoa.

Egi(r)antzaz

Beñat Astiz.

(Barañain, Nafarroa, 2004). Maiatzean jokatu zen Nafarroako 36. Eskolarteko Txapelketa, herrialdeko bertso eskolen topaketen barruan, eta Astizek eraman zuen txapela. Besteren artean, Barañaingo kopla txapelketan eta Bardoak taldekako bertso ekimenean kantatu izan du.
Euskadiko Orkestra Wayne Marshallen zuzendaritzapean, atzo, orkestraren egoitzan egindako entseguan. ©J. URBE / FOKU

30eko urteetarako bi bidaia musikatu

Miren Mujika Telleria

Wayne Marshal zuzendari eta piano jotzaileak Euskadiko Orkestra zuzenduko du gaur Kursaalean, Andra Mari abesbatzarekin batera
 ©Monika del Valle / Foku

Zubi bat bi ilunpetarantz

Iñigo Astiz

Besteak beste, Jane Austen, Virginia Woolf eta Judith Butler itzuli ditu Ana Isabel Moralesek ingelesetik euskarara. Gogoratu duenez, ordea, nerabezaro hasierara arte ezezagun zitzaizkion bi hizkuntzak, eta, beraz, ezinbestean, bi norabidekoa izan da aldi berean haren bidaia linguistikoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...