Albistea entzun

Gaukarien gaineko bariazioak

'Kalaportutik Iurretara. Joseba Sarrionandia irakurriz' saioa plazaratu du Mikel Asurmendi Agirrek
Mikel Asurmendi Agirre, atzo, Donostiako Parte Zaharrean.
Mikel Asurmendi Agirre, atzo, Donostiako Parte Zaharrean. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Itziar Ugarte Irizar -

2022ko ekainak 17 - Donostia

Joseba Sarrionandiaren Habanako gaukarien arrastoan ibili da Mikel Asurmendi Agirre kazetaria iragan hiru urteotan, «begiak sarri itzuliz, ezker-eskuin ari, haren ele, ale, pieza edota teselen ariora». Aurretik ere ari zen haren arrastoan; haren irakurle gisara lehenik, gertuagoko harreman pertsonal bati esker ondotik. Oparoa da Sarrionandiaren obra, eta halakoa haren bizi ibiliak hausnarrerako eman dezakeena ere; eta inflexio puntu inportante bi dira hor, urteetako erbestealdiaren ondotik, Kuban zegoela jakinarazi zuen unea —2016ko azaroan— eta handik idatzi duen trilogia, lehenengoz nondik idazten ari zen garbi agertuz. Paradigma aldatze horrek piztu zion Asurmendiri (Urretxu-Zumarraga, Gipuzkoa, 1958) Kubara bidaiatu eta idazlearen bueltan kazetaritza lan bat osatzeko bulkada. Baina ez zen gauzatu azkenean, «arrazoiak arrazoi». Ordurako martxan zuen eskua, ordea, eta Habanako gaukariak oinarri hartuta osatu duen saioan hartu du lur gogo horrek, azkenean. Kalaportutik Iurretara. Joseba Sarrionandia irakurriz jarri dio izena, eta Pamielak eman du argitara.

Hiru liburukik osatzen dute Sarrionandiaren azken trilogia: Bizitzea ez al da oso arriskutsua? (2018, Pamiela), Airea ez da debalde (2019, Pamiela) eta Gauzak direna balira (2020, Pamiela). Askotariko auziz josita dago bakoitza, hizkuntzaren, politikaren, literaturaren eta eguneroko bizimoduaren mila ertzen gaineko gogoetaz. Asurmendik honela laburtu du liburuan: «Lehen saioak bizitzeaz itaundu gintuen. Ez dago askatasunik arriskurik hartu gabe. Askatasun-airea ez dela debaldekoa ohartarazi zigun bigarrenak. Hirugarrenak, Gauzak direna balira saioak, bizitzaren gauzak ditu hizpide, bizitzaren osagaiak. Eraiki dugun statu quoa auzitan jartzen du».

Azkenean gauzatu ez zen erreportajea idaztera Kubara joan zenean, Asurmendik idatzita zeukan lehen gaukariaren inguruko iruzkina. Erakutsi zion Sarrionandiari, eta ez zitzaiola «hutsala» iruditzen esan zion hark. Hori entzunda, hurrengoekin ere elkarrizketan segitu, eta hala ondu du azkenean argitalpena. Atal bat eskaini dio gaukari bakoitzari, eta, aitzin zein gibel solasaz gain, beste bi atal ere gehitu dizkio liburuari: Kuba ezagutzeko zazpi bider bidaiatu behar duzu uhartera eta La gente ha creído que él lo podía todo (Jendeak uste izan du hark dena egin zezakeela).

Besteren ahotsak ere gehitu ditu testura; Kuba ondo ezagutzen duen Angel Gonzalez Katarainena, tartean.

Ostertzak harago zabaltzen

Erreportaje luze baten tankera zuen testuak hasieran, baina kazetari jardunean literaturaz idazten hartutako eskarmentua baliatu, eta literaturara hurbiltzeko aholkatu zion editoreak Asurmendiri. Horretan saiatu da. «Saio ahalegin bat da, edo, onenean, plagioa. Trilogia honen oinarri handia da bibliomantzia, alegia, etorkizuna liburuen bitartez iragartzeko artea. Josebaren bibliomantzia ikaragarria da, eta berak hain mardulki ekarri izan duena nire ttipian imitatuz, plagiatuz osatu dut nik saioa».

Gaukarietan «Sarrionandia saiogilea» eta «Sarrionandia historia arakatzailea» nabarmentzen direla iruditzen zaio Asurmendiri, baita haren alde intimoago bat agerian uzten duela ere. Azken horri noraino heldu zalantzak izan dituela aipatu du. «Joseba trebea da, eta badaki neurtzen noraino joan, gauzak nola esan, eta nik neronek oraindik badaukat asko ikasteko. Baina, ausartuko nintzateke esaten, harrokeria puntu batez, berak egindako bidearen bide paralelo batean ibili naizela». Esan beharrekoak liburuan utzi ditu esanda, hala uste du kazetariak. Edonola ere, aurreratu du bere ikuspegiaren ardatzetako bat: «40 urteko demokraziaren ostean bizi gara, baina oraindik ere gurea ez den justizia baten menpe. Zerbait ikasi badut, bai berarengandik eta bai literaturatik, hori da kontuz ibili behar dugula errealitatea ekarri nahi dugunean; interpretatu nahi badugu, gure interpretazioa besterik ez da izango».

Plagioaren aipamenari ñabardura egin dio Jose Angel Irigarai Pamielako kideak, Asurmendiren ondotik. «Ez dago intertestualitatean sortzen ez eden ezer. Ex novo ez da sortzen ezer, ez literaturan, ez musikan, ez ezertan. Plagioa izaten da ezkutuan egiten dena, jukutria bat, eta hemen ez dago horrelakorik». Horren ordez, «ostertzak zabaltzen goi-goian» dagoen Sarrionandiaren gogoetei bereak erantsi dizkio liburuan Asurmendik, Irigarairen iritziz. «Aldairak dira, literaturaren eta soziologiaren arteko loturak, jokoak... bariazioak Sarrionandiaren gai batzuen inguruan».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hasi da EHZ Festibala

Piztu da EHZ festibaleko argia

Ainize Madariaga

EHZ jaialdiak laguntzaile gazte asko ditu aurten. Kontrara, rock zale adinduak izan dira Irisarriko karriketan. Elektrika joandurak Delirium Tremens eten du.
Xutik taldeko kideak; bigarren lerroan, erdian, Patxi Bidart. ©XUTIK

«Beti atxikitzen dugu rock zaharraren filosofia aldarrikatzaile hori»

Ainize Madariaga

Xutik taldeak 'Kantu berrien azalean' diskoa atera badu ere, zuzenekoari beha daude beti, hor baitute «indarra», kantuen garai iragankor hauetan. EHZn erakutsiko dute haien artea, 19:00etan, pentzean.

 ©IÑIGO URIZ

Gortinak itxita

Oihana Arana

Eskoriatzan jaio zen (Gipuzkoa), 2001ean. Txikitatik izan du bertsotarako zaletasuna, eta Gipuzkoako eskolarteko txapelduna izan zen 2017an eta 2018an, eta Erre ikuskizunean parte hartzen du egun. Portuak eleberria eta Lazunak azkazaletan poema bilduma eman ditu argitara.

Txaranga Urretabizkaia taldeak performance bat eginen du, <em>Partiturak/s</em> liburua aurkezteko. ©FOKU

23 artistak beren argitalpenak aurkeztuko dituzte Azpeitian

Yasmine Khris

Liburu formatutik harago doazen argitalpenak jarriko ditu ikusgai Mahai Editoriala egitasmoak gaur eta bihar, eta performanceak ere izanen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...