Albistea entzun

Helburu desberdinak jokoan

IDK-k eta Gernikak derbia jokatuko dute gaur, Gaskan, hamahirugarren jardunaldiko partidan
Yurena Diaz IDK-ko jokalaria, iaz, IDK-k eta Gernikak Gaskan jokatu zuten derbian.
Yurena Diaz IDK-ko jokalaria, iaz, IDK-k eta Gernikak Gaskan jokatu zuten derbian. GORKA RUBIO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2022ko abenduak 22

Irabazteko beharrak elkartuko ditu gaur IDK eta Gernika, Gaskan jokatuko duten derbian (19:30, Twitch FEB). Donostiarrek azkeneko hamar neurketak galdu dituzte liga eta Eurokopa kontuan hartuta, eta Azu Muguruzak «profesionaltasun falta» leporatu zion taldeari azken partidan. Gernikarrek beste bide bat izan dute azken neurketetan. Zazpi partida irabazi zituzten jarraian, baina, orain, lau porrot iritsi dira jarraian. Hala ere, Espaniako Kopa jokatzeko lehia bizian murgilduta daude gernikarrak, eta irabazteak helburu horretara hurbilduko lituzke.

Urte amaiera oso txarra izan da IDKrentzat. Jarraian hamar partida galdu izana ez baita Muguruzak daukan buruhauste bakarra. Klubak atzo ezagutarazi zuen Kadri Lassek taldea utzi duela. Prestatzailearen arabera, Estoniako hegal pibotak berak eskatu dio taldeari kontratua eteteko, eta denboraldia hasi zenetik taldea utzi duen hirugarren jokalaria da, aurrez gauza bera egin baitzuten Ivana Racak eta Ane Esnalek. Prestatzailearen ustez, «hasieratik» okertu ziren gauzak: «Ustezko titularrak huts egin zuen [Racak]. Beharbada, rol aldaketa hori gehiegi izan zen harentzat, eta, horretara iritsita, taldea uztea erabaki du».

Gaur-gaurkoz, bederatzi jokalari baino ez ditu Donostiako taldeak, eta «daukanarekin» jokatuko duela esan zuen atzoko prentsaurrekoan Muguruzak. Hala ere, taldeak bi fitxaketa egingo dituela adierazi zuen prestatzaileak: «Urtarril hasieran, bi jokalari iritsiko dira. Baina hemen daudenek aurrerapausoa eman beharko dute haiek iritsi arte».

Gernikaren aurkakoari buruz, «partida garrantzitsua» dela esan zuen donostiarrak, eta Gernikak ere «aldaketa asko» izan dituela taldean: «Guretzat, irabaztea da garrantzitsuena orain. Ez dakit noiz irabaziko dugun, baina gugan sinesteko balioko digu»

Gernika, ordea, donostiarren bolada txarra luzatzen ahaleginduko da. Anna Montañanarenek ez dute goiko postuetatik aldendu nahi, eta entrenatzaileak argi utzi du Kopan egotea dutela helburu. Datozen hiru partidetan erabakiko da zein zortzi talde arituko diren Zaragozan.

Azken hiru partidei ere erreparatu zien Montañanak. Hirurak etxetik kanpo jokatu ditu Gernikak, eta «maila onean» aritu zirela uste duen arren, ezin izan ziren gailendu: «Orain aste batzuk izan zitekeen baino garrantzitsuagoa izango da IDKren aurkako partida». Montañanaren ustez Eurokopa jokatzeak «kalte» egin die donostiarrei, baina ohartarazi du «erasoan lagundu dezaketen jokalari asko» dituela IDK-k. Gakoa «defentsako lanean» egongo dela uste du, eta errebotea «zaindu» beharko dutela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©UNAI UGARTEMENDIA

«Oso balorazio positiboa egin dut azken denboraldiaz»

Unai Ugartemendia

Mendiko eski denboraldiko ezusterik handienetako bat izan da Jon Ander Aranburu zumarragarra. Azken urteetan erakusten ari zen gorakada etengabearen ondorio izan dira aurtengo denboraldian lortutako emaitzak. Lau txapel irabazi ditu. Aurtengoari segida emateko gogo biziz ekingo dio datorren denboraldiari.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Altunaren finalak, haren hitzetan

Julen Etxeberria

Amezketarrak laugarrenez jokatuko du Lehen Mailako buruz buruko finala. «Oroitzapen ederra» du irabazitako biez. Galdutakoa, ordea, gerora «irakaspen handia» izan zela azaldu du. «Gogotsu eta sasoi betean» iritsiko da igandeko partidara. Aitor Elordi goratu du.
Realeko jokalariak igandean Metropolitano estadioko berdegunean. ©RODRIGO JIMENEZ / EFE

Arrakasta gogoangarri bat

Jon Ander De la Hoz

Reala Txapeldunen Ligarako sailkatu da hamar urte geroago. Txuri-urdinek bete-beteko sasoia osatu dute, eta horrek modua eman die jardunaldi baten faltan helburua egia bilakatzeko.

 ©ALESSANDRO DI MARCO / EFE

Umiltasunaren garaipena

Iñaki Berastegi

Hiru hilabete eskasean Jose Luis Mendilibarrekin maitemindu dira Sevillaren zaleak. Europa ligako finala jokatuko dute Mourinhoren Erromaren aurka, etzi (21:00).

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.