Albistea entzun

Hegemonia hausteko bidean

Lehia estua iragarri dute inkestek.

Hogeita hamar urtez Ugandako presidente izan eta gero, Museveniren garaipena kolokan dago.

Laugarren saiakera egingo du Besigyek

Ander Gartzia Badiola -

2016ko otsailak 18

Herrialdea odolustu zuen gerra zibila (1980-1986) bukatuz geroztik, Ugandak presidente bakarra ezagutu du:Yoweri Museveni, NRM Erresistentzia Nazionaleko Mugimenduko burua. Gaurko presidentetza bozetarako ere Museveni da faboritoa, nahiz eta inkestek lehia estua iragarri duten. Haren itzal bihurtu den Kizza Besigye oposizioko liderra (FDC) izango du aurkari nagusia. Gerra zibilean Besigye egungo presidentearen medikua izan zen, eta, hauteskunde kanpainan erabilitako energiaz beteriko diskurtsoari esker, Museveni boteretik kanporatzeko aukerak inoiz baino errealagoak dira. «Modu desafiatzailean hitz egiten ari naiz», aitortu du behin baino sarriago FDCko liderrak. Laugarren saiakera egingo du NRMren hegemonia hausteko.

Museveniren ospea, berriz, arrakalatuz doa. Azken urteetan gobernuak erdietsitako lorpenak goraipatzea izan da jendearen konfiantza bereganatzeko estrategia; batik bat, jende gaztearena. Etengabeko aurrerabidea izan du goiburu NRMren kanpainak. Konfiantza hori, ordea, ahulduz doa. Eroskeriak bete-betean zipriztindu du presidentea. Azken asteetan, besteak beste, jendearen botoa erostea leporatu diote NRM alderdiari. Aditu gehienen ustetan, Museveni bera da faborito hauteskundeak irabazteko, baina sinetsita daude aldeak asko estutuko direla. Inkesten arabera, Musevenik bozen %53 eskuratuko luke, 2011n erdietsitako kopurutik urrun (%68). Presioa dela eta, telebistak antolatutako debatean parte hartu zuen, orain arte gisa horretako debateei «umeen kontuak» deitu arren. Era berean, NRMk 42 milioi euro gastatu ditu hauteskunde kanpainan, aurkeztu diren alderdi guztiek batera zuten aurrekontuaren %90 inguru.

Oposizioak zatituta ekingo die bozei. Museveni boteretik kanporatzen ahaleginduko diren alderdien indarra hainbat hautagairen artean banatuta egongo da. Bereziki, Besigye eta Amama Mbabazi lehen ministro ohiaren artean. Mbabazi Kampalako gobernutik eta NRM alderditik kanporatu zuten duela bi urte, eta Go forward (Aurrera) alderdia sortu zuen Museveniri aurre egiteko. Sakon eztabaidatu dute Besigyek eta Mbabazik hauteskundeetara koalizioan joateko aukera, baina ez dira ados jarri.

Biolentzia arriskua

NRM alderdiaren garaipenak, sarri, biolentzia pizgarri izan dira. Aurrekariak badaude. 2006.urtean hainbat pertsona hil ziren Ugandako Poliziaren eta oposizioko jarraitzaileen arteko istiluetan. Heriotzak gertatu baino lehenago, Besigye oposizioko liderrak iruzur egitea leporatu zion NRM alderdiari, emaitzak faltsutzeagatik. Bost urte geroago, 2011n, hauteskundeetako emaitzek sortutako tentsioak bi hilabete iraun zuen gori-gori. Besigyek lanera oinez martxa antolatu zuen, herrialdeko ekonomia kaskarra eta inflazioaren hazkundea salatzeko. Poliziak negar gasekin erantzun zuen, eta bortizki oldartu zitzaion protestan ari zen jendetzari.

Inkesta estuen aurrean, oposizioko liderra iruzurraren arriskuaz mintzatu da, eta behin baino gehiagotan atxilotu du Poliziak. Ohikoa bihurtu da oposizioko liderrak espetxeratzen ikusi eta hurrengo egunean aske gelditzea. Asteleheneko atxiloketak ?hauteskundeak baino hiru egun lehenago?, ordea, Museveni eta Nazio Erresistentzia Mugimenduaren urduritasuna islatzen du. Hainbat erakundek, tartean HRW Human RightsWatchek, behin baino gehiagotan salatu dute Museveniren ahots kritikoek bizi duten larderia egoera.

Iraultza armatua

Ugandak 1962. urtean lortu zuen Erresuma Batuko independentzia, eta hamarkada luzeetan hainbat diktadoreren oinordetza odoltsua jaso du. Gobernu ezegonkorrak estatu kolpeen bidez izan ziren erautsiak. NRM alderdia ere armekin iritsi zen boterera, 1986. urtean, ondo antolatutako landa eremuko matxinatuei esker. Boterea esku artean, amaiera eman zitzaion zazpi urteko gerra zibil odoltsuari. Geroztik, NRMk boterean eman dituen urteetan Uganda goitik behera eraldatu da. Hasierako hamarkadetan hazkunde ekonomiko oparoa ezagutu zuen herrialdeak.

Halere, ekonomia zein garapena moteldu egin dira. Ustelkeria kasuak nonahi azaleratu dira, eta zerbitzu publikoaren errekurtsoak pobreak dira, batez ere osasun sisteman. Gainera, ekonomiak zailtasunak ditu gazteei lana bermatzeko. Ez da ahaztu behar populazioaren zati handi bat 20 urte azpikoek osatzen dutela ?batez besteko adina 15 urtekoa da Ugandan?. Hala, 1,4 milioi boto-emaile berri izango ditu gaurkoan herrialdeak. Garai ilunenak ahaztuta, gaurko emaitzen giltza belaunaldi gazteenek izango dute.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Hainbat sudandar, herrialdeko armadaren aurkako protestan, ekainaren 3an, Khartum hiriburuan. ©ELA YOKES / EFE

Sudango krisi politikoa gainditzeko akordioa sinatu dute junta militarrak eta oposizioak

Mikel O. Iribar

Hitzarmenaren helburuak dira «gobernu zibila» osatzea eta bi urteko epean bozak egitea. Parlamentuko eserlekuen %40 emakumeek beteko dituzte. Estatuko hainbat eragilek itunaren aurkako protestara deitu dute.

Emakume bat burua estalita, atzo, Teherango kaleetan. ©STRINGER / EFE

Mobilizazioei eusteko eskatu dute Iranen, Moralaren Polizia desegin dutela zabaldu ostean

Edu Lartzanguren - Maddi Iztueta Olano

Datozen hiru egunetan manifestazioak eta grebak egitera deitu du oposizioak. Gobernuak, ordea, ukatu egin du Polizia taldea sakabanatu izana.

Macron eta Putin prentsaren aurrean, joan den otsailaren 7an Moskun egindako bileraren ondoren. ©EFE

Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko

Igor Susaeta

Frantziako presidenteak elkarrizketa batean adierazi duenez, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen baldin badu, aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.