Barcinaren ordezkoa aukeratuko du gaur UPNren Kontseiluak

Erredakzioa
Iruñea
2014ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
UPNren Kontseilu Politikoak gaur aukeratuko du foru gobernuko presidentetzarako hautagaia. Iruña Park hotelean izango da hori, 19:00etan hasita. Yolanda Barcina ordezkatuko duen pertsonarekin batera, Iruñeko eta Tuterako alkategaiak aurkeztuko dituzte. Bihar, berriz,jendaurreko lehen agerraldia egingo du presidentegaiak, Tuteran, Alderdiaren Egunean.

Azaroaren 10ean, atzera egin zuen Barcinak, bi hilabete lehenago aurkeztutako hautagaitzari uko eginez. Ordutik, lau pertsona aurkeztuko dira hura ordezkatzeko: Jose Javier Esparza, Juan Ramon Rabade, Amelia Salanueva eta Alberto Catalan. Horietatik,gaurko deituta dagoen kontseilu politikoa atzeratzeko eskatu dute hiruk. Barcinak, UPNko presidente gisa, baina, erabaki du eskaera horiek aintzat ez hartzea eta gaur egitea batzarra. Atzo, arratsaldeko osoan bilduta egon zen alderdiko zuzendaritzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.