Protestak herrialde arabiarretan. Tahrir plazatik

Milioiaren martxa

Kristina Berasain Tristan.
2011ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Tahrir plazan milioi bat lagun elkarretaratzekoak dira gaur. Garaipenaren eguna ospatuko dute diktadorea boteretik kanporatu eta astebetera. Azken egunotan isilik egon den plaza, beraz, oihuz eta leloz beteko da berriro, bandera beltz, zuri eta gorriz. Musulmanek bertan egingo dituzte ostiraleko errezoak. Mekara begira jarriko dira —eguerdiko hamabiak alderaeguzkiaren mugimenduaren arabera joaten dira ordua aldatzen—, eta, alfronba txikiak atera ostean, lurrean belaunikatuko dira, gorputza etengabe makurtuz. Omar Makrametik,mezkitako minaretetik egingo dute deia; Napoleonen konkistaren kontra erresistentzian borrokatu zen buruzagi nazionalistaren izena darama mezkitak.

Plaza inguratzen duten eraikin kutunena da mezkita; erregistro zibila jasotzen duen munstro gris eta zakarraren alboan dagoena. Semiramis Intercontinentaletik arituko dira gaur ere nazioarteko argazkilariak, euren kamera erraldoiekin, balkoietatik eta teilatu lauetik, irudi ikusgarriena atera nahian. Kasr el Nile zubia zeharkatuta eremu zabala dago; hamar urte daramatzate hor lur azpiko aparkalekua egiten, eta garabiak baino ez dira ikusten. Liga Arabiarraren egoitza dago hortxe, akaso herrialdeko hurrengo presidentea izango dena egongo da bertan. Hilton zena dago ondoren. Rich hotela izango dena behin obrak amaituta. Eta, jarraian, Mubaraken Alderdi Nazional Demokratikoa. Hiru egunez egon zen sutan protestetan, eta egunerabat kiskalita dago eraikin beltza. Parean dagoeneraikin larrosa itxita dago oraindik. Kairoko Arkeologia Museoko sarrerak soldaduek zaintzen dituzte, eta parean hamar bat tanke daude, munduan gehien erretratatu diren tankeak. Errepidearen bestaldean, etxeak, eta 360 graduko panoramika horren barruan, iraultza bat egitea lortu duen herria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.