Ukrainaz hitz egin dute Obamak eta Putinek, Pekinen

2014ko azaroaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Etxe Zuriak jakinarazi duenez, Barack Obama AEBetako presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa «15-20 minutuz» mintzatu ziren elkarrekin atzo, Pekinen. Ukraina izan zuten mintzagai nagusi, nahiz eta Siria eta Iran ere aipatu zituzten. Dmtri Peskov Putinen bozeramaileak ere baieztatu zuen bilera egin zutela. Inork ez du eman elkarrizketaren xehetasunen berri gehiago, ordea. Azkenekoz, ekainean elkartu ziren bi agintariak. AEBek Errusiaren aurka zigor gehiago onartzeko mehatxua egin dute, Kremlinek babesa agertu dielako Ukrainako matxinoen hauteskundeei. Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak adierazi du gatazkak «hirugarren mundu gerra» sor dezakeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.