Albistea entzun

Urkulluk barkamena eskatu dio Ertzaintzak zauritutako ordezkari sindikalari

Lehendakariak azaldu du Poliziak proportzioz jokatu zuela ITP Castingseko grebalariekin, eta ertzain bakarrari egotzi dio jokaera desegokia
Ertzaintzako agenteak errepidean eserita zeuden PCBko langilean altxatzen, astelehen goizean.
Ertzaintzako agenteak errepidean eserita zeuden PCBko langilean altxatzen, astelehen goizean. CCOO Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2021eko otsailak 4 - Bilbo

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak barkamena eskatu du joan den astelehen goizean Barakaldon (Bizkaia) gertatutakoagatik. ITP Castings garai bateko Precision Castings Bilbao enpresaren kaleratzeengatik protestan ari ziren langileei oldartu zitzaien Ertzaintza, eta CCOOko ordezkari sindikal bati sudurra hautsi zioten borra batekin. Urkulluk barkamena eskatu die sindikatuko bi idazkari nagusiei, Loli Garcia Euskadikoari eta Unai Sordo Espainiakoari, eta poliziak zauritu zuen kideari.

Urkulluk nabarmendu du «zorigaiztoko gertaera bat» izan zela, eta Ertzaintzak izandako jokaera defendatu du. Lehendakariaren iritziz, operazioan parte harturiko ertzainek proportzioz jokatu zuten, eta jokaera desegokia «pertsona bati, ertzain bati» dagokio. Gaineratu du Ertzaintzak parte hartzen duen operazio guztietan jokatzen duela neurriz.

Istiluak astelehenean gertatu ziren. Hilabeteetako greba eta negoziazioen ondotik, iragarritako kaleratzeak gauzatu zituen ITP Aero Castings enpresak Sestaon eta Barakaldon (Bizkaia) dituen plantetan. Guztira 83 kaleratze dira, eta, neurri hori salatzeko, greban dauden langileek giza harresi bat egin zuten goizean Barakaldoko lantegiaren aurrean. Lurrean eseri ziren, greba egin ez duten langileen autobusaren sarrera oztopatzeko asmoz. Ertzaintza oldartu egin zitzaien, eta istiluak piztu ziren orduan. Istilu horietan hainbat zauritu egon ziren, eta ertzain batek sudurra hautsi zion Javi Gomez CCOO sindikatuko industria arloko arduradunari.

Hauek «tentsio handiko uneak» direla esan du Urkulluk bere barkamen eskaeran, eta adierazi du koronabirusak maila guztietan, «baita lan arloan ere», duen eraginagatik gertatzen ari direla «horrelako zorigaiztoko gertaerak». Era berean, berretsi du Gomez jo zuen agenteari ikerketa txosten bat ireki diola Ertzaintzak, «polizia demokratikoa den heinean, dagokion bezala».

Bilera, bihar

ITP Castingseko eta langile batzordeko kideak bihar elkartuko dira berriro. Asteak zeramatzaten mahai beraren inguruan eseri gabe, baina asteleheneko liskarrek bide bat ireki dutela dirudi. Langileek argi utzi dute zein proposamen eramango duten: kaleratzeen erabakia atzera bota, eta aldi baterako erregulazio bilakatzea. Alde horretatik, Bizkaiko Batzar Nagusietako alderdi guztiek agiri bat sinatu zuten atzo enpresari eskatuz «elkarrizketa bideak» manten ditzala.

Era berean, zuzendaritzari ahalegin bat eskatu zioten plangintza bat abian jartzeko langile horiek duten «ezagutza zehatza» balia dadin. Ordezkari politikoen ustez, langileei esker lortu du enpresak «nazioartean duen maila aipagarria», eta haiei eusten ahalegindu behar da. Halaber, nabarmendu dute sektoreak diru laguntza publiko asko jaso dituela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mercedesen Gasteizko zuzendaritza gaur eseriko da sindikatuekin

Julen Otaegi Leonet

ELAk, LABek eta ESK-k eutsi egingo diete uztailaren 6ko, 7ko eta 8ko lanuzteei. UGTk, CCOOk, Ekintzak eta PIMek gaur erabakiko dute

1991tik lehen aldiz, Alemaniak merkataritza defizita izan du

Berria

Inportatutako produktuen prezioak %30 baino gehiago igo dira urte hasieratik, eta horrek desorekatu du balantza
 ©Joxean Apeztegia

Atzeraldiaren hotsek oraindik ez dute eten langabeziaren apaltzea

Iker Aranburu

2.423 langabe gutxiago daude Lanbiden eta Nafar Lansaren. Enplegua handitu egin da, baina aurreko urteko ekain gehienetan baino gutxiago. Mugagabeak dira kontratuen %27.

Mercedeseko langile batzordearen lehen lanuzte bateratua, ekainaren 22an. ©Jaizki Fontaneda /FOKU

Mercedeseko zuzendaritza bihar eseriko da sindikatuekin

Julen Otaegi Leonet

ELAk, LABek eta ESK-k uztailaren 6ko, 7ko eta 8ko greba egunei eutsiko diete. UGTk, CCOOek, Ekintzak eta PIMek bihar erabakiko dute deialdiei buruz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...