Albistea entzun

Confebaskek «segurtasun falta» zabaltzea egotzi dio EAEko Auzitegi Nagusiari

Tubacexeko ebazpenaren harira egin dio kritika, eta espero du enpresa aurrerago neurri gogorragoak hartzera behartua ez egotea
Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea.
Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea. MONIKA DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2021eko uztailak 22 - Bilbo

Confebaskek kritika oso zorrotza egin dio EAEko Auzitegi Nagusiari. Tubacexeko lan erregulazioa bertan behera utzi izanak, ITP Aero PCBrenarekin egin bezala, enpresen artean «segurtasun juridiko falta» barreiatu duela uste du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresariaren elkarteak. Are gehiago, aldaketarik ezean Tubacexek bere etorkizuna «auzitan» jar dezakeela iragarri du Eduardo Zubiaurre elkarteko presidenteak, eta espero du hodigintza enpresa behartuta ez egotea «guztiontzat kaltegarriagoak» liratekeen neurriak hartzera.

Zubiaurrek atzo astindu zuen eztena epaileen aurka, Confebasken urteroko bileraren osteko agerraldian. Kazetarien galderei erantzunez egin zuen, eta EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia «ulertezina» dela nabarmendu. Luze azaldu zuen zein den bere iritzia: «Enpresek baliabideak behar dituzte krisi egoeretatik ahalik eta bizkorren irteteko. Legediak baliabide batzuk ematen ditu enpresaren osasuna berreskuratzeko, eta haiek aplikatzea da bidea. Epaitegiek horrelako irizpideak izatea larria da».

Confebaskeko presidenteak ez zuen ezkutatu Espainiako Auzitegi Gorenak Tubacexek jarritako helegitea onartzea espero duela, eta halako kasuetan zein irizpide erabili behar den argitzea. Are gehiago, aditzera eman zuen hala izan ezean hodigintza enpresa neurri zorrotzagoak hartzera «behartuta» egon daitekeela, haren iritziz Tubacexen arazoak egiturazkoak direlako. EAEko Auzitegi Nagusiak, berriz, bere garaian aurkakoa esan zuen. Lan arloko sei epailek aztertu zituzten enpresaren eta langileen ordezkarien txostenak, eta seiek ebatzi zuten ez zegoela erregulazioa egiteko arrazoi objektiborik.

Gai berean, Arantxa Tapia Ekonomia Garapen sailburuak Tubacexek herenegun emaniko pausoa txalotu zuen, eta bere saila gatazkari «konponbide bat aurkitzen» saiatu zela azaldu. Dena den, zehaztu zuen ez zela bitartekaritza lana izan, ardura hori beste sail bati dagokiolako. Enpresak, herenegun, esan zuen kaleratu asmo zituen 129 langileak apurka hartzeko prest dagoela, eta, Tapiaren iritziz, hori aurrerapauso bat da: «Enpresak gaur egun lankarga du, eta uste genuen planta berriz ere lanean hasteko modua erraztu behar genuela».

Tubacexeko langileek zer egin erabaki behar dute orain. Adierazi dute enpresaren eskaintzaren inguruko argibide gehiago behar dituztela, eta bilera bat egiteko hitzordua lotu nahi dute zuzendaritzarekin. Dena den, korapilo nagusia Tubacexek Auzitegi Gorenean jarritako helegitea izango dela dirudi. Hura askatzen ez den bitartean zaila dirudi horrelako negoziazio batek behar duen konfiantza giroa sortu ahal izatea. Langileek grebari eustea erabaki zuten astelehenean, eta protestaldiaren 163. eguna dute gaur.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jatetxeak itxita eta jende oso gutxi Pekingo kaleetan, maiatzean. ©MARK R. CRISTINO / EFE

OMIKRONAREN KOLPEA

Olatz Urkia

Mundua koronabirusarekin bizitzen hasi den honetan, Txinak ez du bertan behera utzi nahi kutsaturik gabeko estrategia. Eta ordaindu beharreko prezioa altua da. Pandemia hasi zenetik bi urte baino gehiago pasatuta, orain hartu du Txinako ekonomiak kolperik gogorrena.

Kaiet Barberarena, Iholdiko Landaia etxaldean, Kintoa arrazako bere zerrien parkean, joan den ostiralean. ©I.E.

Laborariak kezkatu ditu prezioen goititzeak

Iñaki Etxeleku

Hazkuntzarako kanpoan erosi bazka, ongailu eta erregaien prezioak goratu izanak kinka gaiztoan ezarri ditu laborari franko. Iholdiko Landaia etxaldean ere bai, nahiz autonomia bilatzeak arriskua arintzen dion. Erresilientzia planeko dirua banatzeko Frantziak finkatu arauak, gainera, bazter utzi ditu ehunka etxalde.
Pedro Sanchez, Ministro Kontseilu bereziaren osteko agerraldian. ©Kiko Huesca / EFE

Espainiako Gobernuak 200 euroko txekea emango die errenta apaleko langileei, autonomoei eta langabeei

Irune Lasa

Kotizaziorik gabeko pentsioak %15 igoko ditu, eta garraio publikorako abonuak merkatuko. Pedro Sanchezek energia konpainien irabazien gaineko zerga berria iragarri du. «Gehien lortzen dutenek, ekarpen handiagoa egin behar dute sakrifizio kolektibora».

Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ekonomia sailburua, Eusko Legebiltzarrean, gaur. ©Irekia

Europako funtsetatik 1.090 milioi euro jaso dituzte Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak

Iker Aranburu

Eusko Jaurlaritza kexu da funtsen banaketa oso motel doalako, eta etsita dago Espainiako Gobernuaren banaketa zentralistarekin.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...