ANALISIA

A-9tik bozetara: negoziazio garaia

Xavier Solano
2014ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Analista politikoa naizen aldetik, erabaki politikoak zergatik hartzen diren ulertzea da nire lana. Aitortu beharra daukat harritu egin ninduela Kataluniako presidenteak A-9ko kontsulta aurrera aterako zela iragarri izanak eta, orain, bozak aurreratzeak; hauteskunde horietan herriak zer esaten duen herrialdearen independentziari buruz, horixe kontsideratuko da herriaren azken hitza.

Presidenteak bi bozketa egitea proposatu izana ulertzeko —kontsulta eta boz aurreratuak—, ezinbestekoa da nazioarteko ikuspuntua kontuan hartzea.

A-9an Kataluniako gizartearen gehiengoak parte hartzenbadu eta, gainera, argi eta garbiBai-Bai bozkatzen badu, presidenteak legitimotasun demokratikoa izango du nazioarteko komunitateari esateko Kataluniako gizarteak oso argi duela eta oso litekeena dela hauteskunde aurreratuetan jende gehienak bozkatzea beren programan independentzia aldarrikatzea proposatzen duen hautagaitzaren edo hautagaitzen alde.

Hala gertatzen bada, parlamentuak, bi bozketa horietanherriak modu demokratikoan agindurikoa betez, independentzia aldarrikatuko du, eta espero izango du Katalunia nazioarteko estatu gisa onar dezaten, gutxienez, beren burua demokratatzat daukaten estatu eta nazioarteko erakundeek, hala nola Nazio Batuen Erakundeak, Europako Batasunak, AEBek eta beste estatu kideek, salbu, beharbada, Espainiako Estatuak.

A-9an gehiengoak parte hartzen badu eta Bai-bai bozkatzen badu, azaroaren 9tik hauteskunde aurreratuak egin arteko tartea egokiera ezin hobea izango da, eta guztiz beharrezkoa, nazioartearekin onarpen hori negoziatzen hasteko. Hala, presidentearen lana izango da, eta Presidentetza kontseilariarena, Atzerri idazkariarena, baita Generalitateko Gobernuaren ordezkariena ere, arrazoibideak lantzea eta —argudioak egokiturik mintzagai izango duten herrialde edo erakunde bakoitzaren errealitate politiko eta ekonomikora— atzerriko presidenteei eta parlamentuei ikusaraztea Katalunia estatu independente gisa onartu beharra dagoela printzipioengatik, demokraziaren errespetuarengatik, eskualde horren egonkortasunagatik, Europako Batasunaren onuragatik, arrazoi ekonomikoengatik eta, batez ere, Kataluniako Gobernuak ez duelako ekonomikoki bazter utziko Espainiako Estatua, hura baita Kataluniaren bezero nagusia.

Lan funtsezkoa da hori, eta batere erraza ez; nahiz eta gobernuak gidatu, beharrezkoa izango da bultzada bat ematea; bai, gutxienez, independentziaren aldeko alderdiek, hala nola ERCk eta CUPek, eta bai herritarrek. Estatu eta nazioarteko organismo bakoitza bere gisakoa da, eta bakoitzak bere estrategia beharko du. Lan zaila da, buru argia eta irmotasuna eskatzen dituena. Zabal begiratuta pentsatu beharra dago. Kataluniak merezi du, eta badu argudio ekonomiko, politiko eta estrategiko nahikorik onarpena negoziatu eta helburua lortzeko.

Lanean aritu gara datorren astean Andreu Mas-Colell kontseilariak Erresuma Batuko Parlamentuan bertan azal diezaien alderdi politiko guztietako diputatu britainiarrei nola ikusten duen gobernuak Kataluniako egoera ekonomiko eta politikoa. Horra aurrelanaren erakusgarri eder bat, nazioarteko onarpena lortzeko negoziazioaren aurrekoa; izan ere, beren herrialdean horretaz erabaki beharko dutenei modua emango die informazioa zuzenean jasotzeko, bitartekaririk gabe. Beraz, orain herritarrek ezin dute kale egin, halaxe sentitu dugu askotan, baina politikariek ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.