KRITIKA. Musika

Beldurraren pean

2015eko abenduaren 22a
00:00
Entzun

BOS

Zuzendaria: Erik Nielsen. Sopranoa: Miren Urbieta-Vega. Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia. Eguna: Abenduak 17.

Ez gaitu harritu BOSek eskaini digun aurtengo gabonetako kontzertu bereziak bizi dugun eklektizismoaren garai honetan: Errusiar nazionalistek asmaturiko gabonetako pieza baikorrak,gaurko euskal asmatzaileek etorkizunari eginiko galdera ikur ezkorra, denak egitarau berberean. Izan zitekeen bete gabeko itxaropenean eta arkadia zoriontsuaren artean kulunkatzen garelako gure gizarte injustu honetan edo… Beraz, Bernardo Atxagaren testuak ditu oinarri —Writtenin USA poematik hartuak, hain justu— Juan Carlos Perezek konposaturiko Deitzen dizut, Virgilio izeneko poema sinfonikoak. Dagoeneko urteak igaro dira konpositorearen garapenean, Lau teilatu abesti ospetsutik, gaurko lan klasiko eta ez-harmonikora jotzeko. Eta, azaleko inpresioaren ostean, aitortu beharra dago ondo ezagutzen dituela orkestraren lanabesak Atxagak testuan egiten duenitxaropen gabeko interpelazioaadierazteko: bai Virgilio inperio baten poetari egiten diona, beldurrari edo poetek duten ezinari gizartea lurtar paradisura eramateko bi mila urte igaro ondoren. Eta baita konpositoreak egin dituen bilaketa harmonikoak ere horri eusteko: lan disonanteak ondo dagozkio poesiarieta orkestrak polito aireratu zituen tinbre aproposak, erritmo eta dinamika desberdinak. Miren Urbieta sopranoak balentriaz eta ederto eraman zuen, hots espresionistarekin, testuaren zama. Bilboko ahots mistoko eta haurren abesbatzek ondo bideratu zuten kantuaren eta errezitatuaren artean den lerro konplexua. Erik Nielsen zuzendariak gainditu egin zuen lanaren konplexutasuna; gizonezkoen kordak, behin-edo, egin zuen ihesa salbu.

Munduaren ikuspegi baikorra eta idealista zabaltzen da Rinski- Korsakofen Gabon gaua-ren suit-ean edo Txaikofskiren Intxaur-hauskailuaren suite 1.goa-n. Orkestrak eta zuzendariak guztiz eroso topatu zuten euren burua. Nire ustez, Erik Nielsen zuzendariak ondo hartu dio neurria Bilboko orkestra malguari. Etorri denetik helburuak betetzen ari dira: orkestraren homogeneotasuna bakarlarien alardeen gainetik eta oreka senide desberdinen artean. Baina orkestraren soinu propioa lortzea zailagoa da, eta, hori gauzatzeko, lan eta denbora gehiago beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.