Albistea entzun

Eroskik 20 milioi euro inbertitu ditu elikagai freskoen biltegi berrian

Jundizen dago, eta 50 langile kontratatu ditu han jarduteko. Urkulluk goratu egin du erabaki horrekin kooperatibak erakutsi duen «ausardia»
Iñigo Urkulluk eta beste agintariek Eroskiren banaketa nasa berrira atzo eginiko bisita.
Iñigo Urkulluk eta beste agintariek Eroskiren banaketa nasa berrira atzo eginiko bisita. MIKEL ARRAZOLA / IREKIA Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2021eko maiatzak 4

Eroskik hozkailu berria du. Hozkailu berri eta erraldoia, gainera, Euskal Herriko eta Espainiako iparraldeko dendak produktu freskoz hornitzeko erabiliko duena. Kooperatibak nasa berria jarri du martxan Jundizen (Gasteiz, Araba), elikagai freskoak jaso eta banaketa antolatzeko. 27.400 metro koadroko biltegi handia da —ia bost futbol zelai—, eta horietatik 17.000 metro giroa hozteko aparatuz hornituta daude. Azpiegiturak hogei milioi euroko kostua izan du, eta 50 langile berri kontratatu dituzte han jarduteko.

Eroskik atzo inauguratu zuen nasa, eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria gonbidatu zuen. Bertan egon ziren, besteak beste, Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko sailburua eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea ere. Urkulluk Eroskiren «ausardia» txalotu zuen, COVID-19ak eragindako krisiaren eraginpean egon arren tamaina horretako inbertsioa egin duelako. Era berean, kooperatibak iaz izandako urte oparoa goratu zuen: «Urte positiboa izan zen Eroskirentzat: salmentak igo zituen; lanpostu berriak sortu zituen; gertuko hornitzaileei gehiago erosi zien; digitalizazioan pausoak eman zituen; eta denda propio gehiago ireki zituen».

Etxeko lanak ondo eginda joan zen lehendakaria, Eroskik emandako datuekin bat datozelako. Iaz %2,1 igo ziren Eroskiren salmentak, eta elikagaietan nabaritu zuen gorakada handiena: %9. Ostalaritza itxita egotearen eraginez, herritarrek jaki gehiago erosi zituzten. Euskal Herrian eta Espainiako iparraldean, 0,3 handitu zuen merkatu kuota, %13,3raino. Bestalde, ekoizle txikiei erositako produktuen kopurua %13 handitu zen.

Agustin Markaide Eroskiko presidenteak egin zituen agintarien cicerone lanak biltegian. Ondoren, hitza hartu zuen, eta kooperatibaren egoerari argazkia atera zion. Mediterraneoko negozioaren erdia Txekiako EP Corporate Group inbertsio funtsari saldu izanaren garrantzia nabarmendu zuen: «Eremu geografiko horretan gure negozioak indartu egingo dira. Gure zorra normaltasun maila batera murriztu da. Ibilbide luze baten azken pausoa da, eta ziklo bat amaitu dugu. Ziklo berri honetan gaitasun handiagoa izango dugu». Eroskik 2019an lortu zuen zorra arintzeko azken akordioa bankuekin, eta bost urtez luzatu zuen orduan 1.540 milioi euro itzultzeko epea.

Urkulluk ere nabarmendu zuen diru kontuak txukuntzeko bidean Eroskik eginiko lana, eta egoera berriak eman dion arnasa: «Azken urteetan zor gehien kitatu duen estatuko enpresa da. Duela hamar urte hasitako berregituraketa finantzarioa bukatu du. Gainera, arrakastaz garatzen ari da on-line salmentak handitzeko prozesua, koronabirusaren krisiak bizkortu duena».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Sindikatuen protesta bat, greba egunean. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Sindikatuek grebak bultzatzen jarraituko dute enplegu publikoa kontsolidatu arte

Xabier Martin

ELA, LAB, CCOO, SATSE, ESK eta Steilas sindikatuek apirilaren 22ko grebari buruzko "oso balorazio positiboa" egin dute, eta urratsak egiteko eskatu diote administrazioari

Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera bat, iaz, pandemia iritsi aurretik. ©JUANAN RUIZ / FOKU

Apirilera arte %9,8 igo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunen bilketa

Xabier Martin

Hiru ogasunek 4.177.7 milioi euro bildu dituzte urteko lehen lauhilekoan, eta iazkoan, martxo-apirileko itxialdia tarteko, 3.802.8 milioi izan ziren, ia %10 gutxiago

Autoak, Gasteizko gasolindegi batean ©Endika Portillo (Foku)

KPIak %2,5 egin du gora, energien prezioengatik

Jokin Sagarzazu

2018tik izandako hazkunderik handiena izan den arren, gainerako produktuetan egonkor mantendu da

N-1eko ordainsariaren aurkako protesta, Hiruk deitutakoa, 2015eko urrian. ©Juanan Ruiz / Foku

Oposizioak bidesariekin «tematzea» egotzi dio Gipuzkoako Aldundiari

Iker Aranburu

Garraiolariei dirua itzultzeko eskatu dute EH Bllduk eta Elkarrekin Podemosek. Aldundiaren jarrera «arduragabea» da, Hiruren iritziz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna