Albistea entzun

Ukrainara gerra abioiak bidaltzearen aurka agertu da, oro har, Mendebaldea

Borrokarako hegazkinak Kievi entregatzea aztergai dute, baina aliatuek ez dute jarrera bateraturik. AEBek eta Berlinek ezetz esan dute
AEBetako gerra abioi batzuk, Ozeano Atlantikoko hegazkinontzi batean.
AEBetako gerra abioi batzuk, Ozeano Atlantikoko hegazkinontzi batean. STEPHANIE LECOCQ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2023ko otsailak 1

Kievek garbi planteatu zuen lehengo asteazkenean, behin Mendebaldeak Ukrainako armadari erasorako tankeak ematea adostu ondoren: «Gerra hegazkinak nahi ditugu». Hori eskatu zuen Oleksii Reznikov Defentsa ministroak. Duela hilabete batzuk mahai gainean ere ez zegoen eztabaida hori, baina azken asteetan plazaratutako mezuen arabera, aliatu batzuek zalantzak dituzte, eta ez dute esaten guztiz baztertuta dagoenik aukera hori. Auziaren inguruan ez dute jarrera bateraturik. Joe Biden AEBetako presidenteari galdetu zioten herenegun gauean ea asmorik duten Ukrainari F-16 borrokarako hegazkinak entregatzeko, eta ezetz erantzun zuen. Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak ere baztertu du aukera hori.

Baina Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ez dio bidalketa horri aterik ixten. Herenegun Hagan (Herbehereak) esan zuenez, ez da ezer alboratu behar, baina nabarmendu zuen hainbat aldagai hartu beharko liratekeela kontuan; horietako bat da erabaki horrek gatazka ez areagotzea, eta beste bat, Eliseoko buruaren hitzetan, hegazkinek ez dute Errusiako lurrak jopuntu izan behar. Ondoan zuen Mark Rutte Herbehereetako lehen ministroa, eta hark ere ez dio gerra hegazkinen aukerari muzin egiten. «Tabuak» alboratu behar direlakoan dago. Argitu zuen, hori bai, Ukrainak ez duela formalki eskaerarik egin.

Blinkenen mezua

Poloniak, baina, parez pare ireki dizkio ateak aukera horri. Mateusz Morawiecki lehen ministroak zehaztu du, dena den, NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko estatu kideek «guztiz koordinatuta» hartu beharko luketela erabaki hori. Halere, Varsoviaren jarrera «seinale positiboa» dela azpimarratu du Andrii Yermak Ukrainako presidente Volodimir Zelenskiren kabineteburuak.

Halere, Bidenek ezetz esanda ere, AEBek aferari buruz duten iritzia ez da guztiz bateratua, Ukrainako inbasioaren auziaren bueltan beste batzuetan gertatu moduan. Izan ere, joan den ostiralean, Jon Finer Segurtasun Nazionalerako kontseilariordeak nabarmendu zuen ez dutela baztertzen «armamentu mota bakar bat ere» Ukraina hornitzeko garaian. MSNBC AEBetako telebista kateak galdetu zion ea nola erantzungo dioten Ukrainaren eskaerari, eta esan zuen «sakon» aztertuko dutela.

Eta horrekin guztiarekin lotuta, Mendebaldeko aliantza militarreko kide batek, Kroaziak, aliatuek tankeak bidaltzeko erabakia kritikatu du. AP berri agentziak jaso duenez, Zoran Milanovic Balkanetako herrialde hartako presidenteak herenegun adierazi zuen «erokeria» dela pentsatzea «gerra arrunt batean» Errusiari irabazi ahal zaiola. «Hara arma hilgarriak bidaltzearen aurka nago. Gerra luzatuko dute».

Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak, berriz, atzo esan zuen Antony Blinken AEBetako Estatu idazkariak mezu bat bidali diola, Egiptoko diplomaziaren bidez, eskatuz Errusiak atera ditzala tropak Ukrainako lurretatik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidente ohi eta JxCko burua, azken udal hauteskundeetako kanpaina batean. ©Quique Garcia, EFE

Borrasek diputatu akta galdu du, eta Kataluniako parlamentuak presidente berria hautatuko du

Gorka Berasategi Otamendi

Ganberak osoko bilkura deitu du ekainaren 9rako, parlamentuko presidente ohiaren ordezkoa aukeratzeko.

 ©CENTRE DELAS

«Ez dute nahi Errusia politikoki kaos bat izatea»

Igor Susaeta

Iruditzen zaio AEBen nahia ez dela Moskuk militarki galtzea, baizik eta hura higatzea. Ohartarazi du gastu militarra handitzea gerrarako dei bat dela, eta NATOk horretarako prestatzea lehenesten duela.
Pertsona batzuk gaur Kieven, Errusiaren erasoaren ondorioz hildako zibiletako baten gorpuaren inguruan ©EFE

Hiru zibil hil dira Kieven, Errusiaren bonbardaketa baten ondorioz

Igor Susaeta

Aireko defentsa sistema gehiago eskatu dizkio Zelenskik Mendebaldeari. Moskuren arabera, Kiev Errusiako Belgorod eskualdeari eraso egiten ari da.

Hainbat pertsona AEBak eta Mexiko banatzen ditun hesiaren ondoan, zain. / ©Etienne Laurent, EFE

Virginiako gobernadoreak militarrak bidali ditu Mexikoko mugara

Arantxa Elizegi Egilegor

Texasko Gobernuak eskatu die buruzagi errepublikanoei bidal ditzatela guardia nazionalak AEBetako hegoaldeko mugara.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Igor Susaeta

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.