Kolonbiako bake prozesua. Editorialak
Inork espero ez zituen prentsa azalak
Kolonbiako egunkariek azalera eraman dute «ezezko borobila». Dena den, editorial gehienek ideia nagusi bera nabarmendu dute: ezetzaren aldekoek ez dute bozkatu bakearen aurka.
Goizean goiz kalera atera ez zenak zail izan zuen atzo egunkari bat aurkitzea Bogotako kioskoetan. Mahai gainak inoiz baino hutsagoak zeuden, Kolonbiak egun historiko bat bizi izan zuen seinale. Kazetako azalek, dena den, ezberdintasun gutxi zuten elkarren artean: Ez handi bat izan da protagonista plebiszituaren biharamuneko egunkari gehienetako tituluetan. Egunkariek ez dute ezkutatu bake prozesuak jasotako «kolpea», baina gehienek batasunerako deia egin dute editorialetan.EL ESPECTADOR«Alboratuta sentitu dira milioika kolonbiar, itunak inposatua zirudielako»El Espectador kazetak porrot historikotzat jo du emaitza, baina errefusatutako akordioak «bide luze bat» egina daukala nabarmendu du: «Ezin gara beste lau urtez edo gehiagoz itxaroten gelditu ilusioa berpizteko. Bi aldeek kanpainan bakea aldarrikatu bazuten orain da garaia nahi hori egia bihurtzeko», dio editorialean, Ez biribil bat inzenburupean. El Espectador-ek zio nagusi bat jo du bake prozesuaren aldeko porrotaren erantzuletzat: «Milioika kolonbiar bake prozesutik alboratuta sentitu dira, inposatua zirudielako».EL UNIVERSAL«Legearen eta ordenaren garaipenean oinarritu behar da akordioa»El Universal-en iritziz, emaitza ezustekoa izan da. «Ezinezkoazirudien baietzari gailentzea, gobernua eta bere politikariak botere postu batetik ibili baitira une oro baietza sustatzen». Halere, nabarmendu du ezetza ez dagoela FARCekin bakea adostearen aurka, baizik eta gobernuak eta talde gerrillariak adostutako akordioaren zenbait punturen kontra. «Kolonbiako bakea ez da oinarritu behar kontzesioetan. Legearen eta ordenaren garaipenean oinarritu behar da. Hori izan da, laburrean, kolonbiarrek atzo [herenegun] boto bidez emandako mezua».EL COLOMBIANO«FARC ez da itzuli behar oihanera, eta ez da galdu behar lau urteko lana»El Colombiano egunkariak ere El Universal-en mezu bera nabarmendu du: «Inork ez du bakearen aurka bozkatu». Horregatik, lasaitasunerako deia egin du, eta errefusatu egin ditu agintarien aurkako kritikak, ez direlako lagungarri «une hauetan», «demokraten artean» akordio handiak beharrezko direnean. «FARC ez da itzuli behar berriz oihanera, eta ez du alferrik galdu behar negoziatzaileek lau urtez egindako lana».EL HERALDO«Paradoxikoki, azkenean ez al du bereganatuko Uribek bake prozesua?»Galdera nagusi bat jaurti du El Heraldo-k bere editorialeko izenburuan: «Eta orain zer?». Santosen adierazpenetan oinarrituta, uste du Kolonbiako presidentea behartuta dagoela Zentro Demokratikoak kanpainan erabilitako diskurtsoa besarkatzera. Beste galdera batekin amaitu du testua El Heraldo-k: «Paradoxikoki, azkenean ez al du Alvaro Uribek bake prozesua bereganatuko?» .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu