Aurrekontuak babestuko dituela baieztatu du CUPek

2017ko martxoaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
CUPek baieztatu du Generalitatearen aurrekontuak babestuko dituela, baina ohartarazi du babesa «baldintzapekoa» dela, soilik erreferendumari bidea irekitzeko egingo dutelako. Carles Puigdemonten Gobernuaren aurrekontuei buruzko eztabaida abiatu zuten atzo Kataluniako Parlamentuan.

Eulalia Reguant CUPeko diputatuak jakinarazi du bere taldeko hamar ordezkarietatik zortzi abstenitu egingo direla, eta beste bik alde bozkatuko dutela. Gogorarazi du galdeketak irailean duela iraungitze data, eta gobernuari eskatu dio aurrekontuak onartu ostean zehaztu ditzala erreferendumaren eguna eta galdera. Gaur bozkatuko dituzte aurrekontuak, eta, espero bezala, Junts Pel Siren eta CUPen botoekin onartuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.