Albistea entzun

Azaroaren 4an abiatuko da EH Sona Bartzelonan

Saioa Baleztena -

2016ko urriak 15

Izaki Gardenak, Zea Mays, Doctor Deseo, Esne Beltza eta azaroaren 18an Tabula Rasa disko berriarekin itzuliko den Willis Drummond izango dira aurtengo jaialdian talderik azpimarragarrienak EH Sona Bartzelonako jaialdian.

Urtero legez, udazkenarekin batera, Euskal Herriko hainbat musika estilo eta talderen topaleku bilakatuko Kataluniako hiriburua azaroaren 4tik aurrera. Aipatutakoez gain, Baobab's Will Destroy Your Planet, En Tol Sarmiento, Kukai, La Basu, Zarpazo eta A Cicatriz taldeek osatuko dute, besteak beste, aurtengo kartela.

«Sekula baino doako kontzertu gehiago» antolatu dituztela azpimarratu dio BERRIAri Bartzelonako Euskal Etxeko Kultura arduradun Ekaitz Garatek. Gainera, lehen aldiz, EH Sona jaialdia EHa Barcelona izeneko egitasmoarekin batuko da. Baina berrikuntza gehiago ere ekarriko ditu aurtengoak; izan ere, EH Sona EH al Born izeneko egitasmoarekin ere batuko baita, euskal kulturaren erakusleiho izateko asmoz. Hala, Kukai eta Esne Beltzaren mailako taldeak ikusgai izango dira, doan, eta, gainera, «sukaldaritza eta musika uztartzen dituen ikastaro bat» antolatuko dituzte azaroaren 25etik 27ra bitarteko asteburuan.

Baina aurtengo jaialdia bereizgarria da, batez ere, «disko berria aurkezten duten hainbat taldek eskainiko dituzten lehen kontzertuen artean dagoelako Bartzelonako EH Sona jaialdiarena», azpimarratzen du Garatek. Tartean izango dira Zea Mays eta Willis Drummonden aurkezpenak, erraterako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Garesko aurrekanporaketa saioko une bat. ©Nafarroako Bertsozale Elkartea

Hamahiru bertsolari sailkatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketarako aurrekanporaketan

Ane Eslava

Urrian abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Asteburuan jokatu diren aurrekanporaketa saioetan sailkatutako hamahiru bertsolariek parte hartuko dute, 2019ko txapelketan parte hartu izanagatik sailkatuak zeuden beste 11 bertsolarirekin batera.

 ©Bizkaiko Hitza

Hedatzeko bigarren saioa

Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza

Bilboko Guggenheim museoak Busturialdera hedatzeko proiektuaren berri eman du: bi egoitza izango lituzke: Gernika-Lumon bata eta Muruetan bestea, bide berde batek lotuta. Eragile batzuek aukera moduan ikusi duten arren, beste batzuek ez dute uste eskualdeak proiektu hori behar duenik.

Jean Rhys (Roseau, Dominika, 1890-Exeter, Ingalaterra, 1979). ©BERRIA

Klasikoen haize berria

Joannes Jauregi

55 urte bete ditu Jean Rhysen 'Sargazo itsaso zabala' nobelak. Idazle ezezagun samarra zen ordu arte, eta liburuak arrakasta itzela ekarri zion, 76 urte zituela; «berandu», idazlearen esanetan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna