Albistea entzun

Adostasunerako tarte txiki bat

Mexikon negoziatzen ari dira Venezuelako Gobernua eta Guaido buru duen oposizioko bloke nagusia. Nazioarteko zigorrak arintzeko nahiak urratsak egitera bultza ditzake bi aldeak
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, artxiboko irudi batean.
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea, artxiboko irudi batean. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Gabriel Puricelli -

2021eko irailak 5 - Buenos Aires

Abuztuaren 13an Mexikon hasitako negoziazioek aste honetan ekarri dute lehen emaitza, oposizioko bloke nagusiak iragarri baitu parte hartuko duela azaroko bozetan. Negoziazioetan parte hartzen ari dira Nicolas Maduro presidentea buru duen gobernua eta Batzar Nazionalak «presidente arduradun» aldarrikatu zuen Juan Guaidok zuzendutako oposizioa —Guaidoren agintaldia 2020an amaitu zen—. Euren azken helburuak dira nazioarteko zigor ekonomiko guztiak kentzea, eta debekurik gabeko eta nazioarteko begiraleek zaindutako hauteskundeak egitea, hurrenez hurren.

Ez da lehen aldia bi aldeak elkarrizketak hasten dituztela, baina Norvegiaren bitartekari lanekin egindako aurreko bilerak emaitzarik gabe amaitu ziren. Hala ere, bi aldeak aurrez aurre egon ziren azken alditik, Venezuelan eta munduan izan diren aldaketak aintzat hartuta, ez litzateke oso zuhurra izango porrota errepikatuko dela esatea.

Andeetako Unibertsitateko (Venezuela) politologo Marisela Betancourten esanetan, herrialde zahar batean egindako elkarrizketa berrien hasiera da honako hau. Analistarentzat, alde nabarmena dago 2018an Dominikar Errepublikan egin ziren elkarrizketen baldintzen eta aurten hasitakoenen artean. Betancourtentzat, duela hiru urteko Venezuela oso polarizatua zegoen, indarkeria politiko handiko urte batek sendotutako oposizio aktibo batena zen: «Urte hartan hasi ziren gaur arte iraun duten kale protesta jendetsuak ere, eta garai hartan zenbatu ziren inoizko iheslari gehien».

Aurkari indartsu horren aurrean, chavismoak mahaitik altxatu, eta ahultasunaren erdigunea jo zuen: barne haustura eta hauteskundeetan parte hartzeari buruzko irizpide bateraturik eza. Horregatik, ostikoa eman zion negoziazio mahaiari eta bozak aurreratu zituen, non haren benetako etsai bakarra ahalmenik gabeko frogatu zen abstentzioa izan zen.

Betancourtentzat, 2021eko Venezuela oso desberdin jokatzen duen herrialde bat da: «Gizarte pasibo bat da, despolitizatua, zapuztua, bizirik irautea helburu duena, non [Datanalisis etxearen inkesta baten arabera] %54k uste duten bizi kalitatea hobetu egin dela 2018arekin alderatuta, eta non muturreko jarrerak gutxitu egin diren jendeak elkarbizitzen ikasi behar izan duelako urritasun ekonomikoari aurre egiteko».

Garaipen txikiak

Bien bitartean, gotortu egin da Venezuelako Alderdi Sozialista Batuari (PSUV) irabazteko modu bakarra batasun handiago bat lortzea zuen oposizioaren banaketa. Hala, Madurok negoziazio partzialak egin ahal izan ditu, eta horiek bere zilegitasun hebaindua josteko aukera eman diote.

Alde batetik, 2020an aukeratutako Batzar Nazionalean gutxiengoan den Aliantza Demokratikoarekin adostu zuen Hauteskunde Kontseilu Nazionaleko osaketa aldatzea. Chavismoak hiruko gehiengoari eusten dio, baina oposizioarekin argiki lerratutako bi kide sartuko dira. Beste alde batetik, 2015ean aurkari izandako Henrique Caprilesekin hitzartu zuen 50 preso politiko aske uztea eta oposizioko 60 kideren aurkako jazarpena etetea. Horrekin bermatu zuen Caprilesek bat egitea abstentzioaren aurka dauden eta gero eta handiagoa den oposizioko kideen taldearekin eta azaroan egingo dituzten eskualdetako eta udaletako bozetan parte hartzera konprometitzea.

Baina badaude zartadurak PSUVn ere. Azaroaren 21ean egingo dituzte bozak, eta iragan abuztuaren 8an egin zituzten barne hauteskundeak boterean den alderdiko hautagaiak aukeratzeko; aurrez aurrekoak egon ziren maila guztietan, Madurok babestutako eta Diosdado Cabelloren aldeko hautagaien artean. Talde maduristakoak nagusitu ziren arren, Cabelloren jarraitzaileek zalantzan jarri zituzten hainbat estatutako emaitzak, hiru milioi eta erdi herritar erakarri zituen bozketaren arrakasta ilunduz.

Hugo Chavezen heriotzaren ostean eratutako agintearen zutabeetako bat diren militarren babesaren ahultzearen ondoren dator Batzar Nazionaleko presidente ohiaren atzerakada elektorala. Haren gainbeherak akordioak erraztu ditzake Mexikon.

Mexikon negoziatzen ari diren bi aldeak laguntza beharrean daude herritarren sostenguari dagokionez ere. Abuztu hasierako Datincorp etxearen inkesta baten arabera, herritarren %63 ez daude batere gustura Maduroren jardunarekin, eta %77k gauza bera diote Guaidori buruz. Zenbaki horiek ikusita, ez da harritzekoa Betancourtek apatikotzat jotzea herritarrek elkarrizketekiko agertutako jarrera.

Aipatu beharreko azken faktorea da AEBetako gobernu aldaketa. Hasieran esan bezala, Maduroren helburua da elkarrizketen bitartez nazioarteko zigorrak kentzea lortzea, eta horietatik gogorrenak AEBek bere kabuz jarritako zigorrak dira. Joe Biden presidenteak ez du nahi Madurorekiko leun jokatzen duela pentsatzea, eta, beraz, bere lehentasuna litzateke Venezuelarekiko tentsioa gutxitzea.

Hala, hango giza eskubideei dagokienez hobekuntza txiki batzuk eginez, eta hauteskunde arauak apur bat zuzenduz, zigorrak arindu ahalko lituzke, etxean kosturik ordaindu gabe.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Italiako Polizia hilik aurkitutako zortzi migratzaileen gorpuak daramatzan ontziaren zain. / ©Concetta Rizzo, EFE

Kostazainek 42 pertsona erreskatatu dituzte Lampedusatik gertu

Arantxa Elizegi Egilegor

Zortzi lagun hilik atera dituzte ontzitik. Erreskatatutako migratzaileen esanetan, hotzez hil ziren. Beste bi desagertutzat jo dituzte.

Montanako zeruan ikusi duten ustezko globo espioia. ©BERRIA

AEBek ustezko globo espioi txinatar bat atzeman dute beren aire eremuan

Berria

Txinak «ez espekulatzeko» eskatu du, baina gertakariak nahastu egin dezake igandetik aurrera Antony Blinken AEBetako Estatu idazkaria Txinara egitekoa den bi eguneko bisita.

Ukrainako armadako soldaduak, atzo, Kramatorsken, goizaldean Errusiak jaurtitako misilek eragindako hondakinen artean. ©SERGEI XESTAK / EFE

Bruselak ohartarazi dio Ukrainari EBko kide izateko bidea luzea dela

Igor Susaeta

Europako Batzordearen arabera, ez da «esprint bat» talde komunitarioan sartzeko prozesua, «maratoi bat baizik». Kievek berretsi du 2024ko abendurako egon nahi duela batasunean sartzeko prest
Milaka zibil gerra frontean harrapatuta daudela salatu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.