Madrilek arau aldaketa inpugnatuko du

2017ko uztailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniako Parlamentuak herenegun onartutako arau aldaketaren harira, Espainiako Estatuko Kontseiluak aho batez erabaki zuen, atzo, badagoela Auzitegi Konstituzionalera jotzeko eta helegitea jartzeko «nahiko arrazoi juridiko».

Parlamentuak independentzia erreferendumerako legea eztabaida bakarrarekin onartu ahal izateko araudia aldatzea onartu eta segituan, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak horri buruzko txostena eskatu zion, presaz, Estatuko Kontseiluari. Espainiako Ministroen Kontseilua gaur bilduko da, eta, behin Estatuko Kontseiluaren baietza edukita, litekeena da helegitearen aurkezpena onartzea.

Bestalde, Guardia Zibilak jarraitzen du Generalitateko hainbat langile galdekatzen. Joan Ignasi Elena Herritarren Arretarako zuzendariak deklaratu zuen atzo; Jaume Clotet Kataluniako Gobernuko Komunikazio arduradunak, berriz, uko egin zion deklaratzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.