Albistea entzun

Espainiak onartu du kalamua modu terapeutikoan erabiltzea

Kongresuko Osasun Batzordeak onetsi du. AEMPS agentziak sei hilabete ditu kalamuaren erabileraren gaineko zehaztapenak fintzeko

Jone Arruabarrena -

2022ko ekainak 29

Kalamuaren erabilera terapeutikoa onetsi du Espainiako Kongresuak. Hori bai, ez denentzako eta ez edonola. Eritasun jakin batzuk dituzten pazienteek hartu ahal izango dute —azken proposamenaren arabera, endometriosia eta eritasun onkologikoak dituztenak tartean dira—, eta farmazietan soilik eskuratu ahal izango da. Orain, sei hilabete izango ditu AEMPS Espainiako medikamentuen agentziak kalamuarekin egindako produktuok merkaturatzeko. Astelehen honetan eman zioten onespena kalamua onesteko irizpideekin ondu duten testuari; aldeko botoa eman zuten PSOE, Unidas Podemos, Ciudadanos, EAJ eta PDeCAT alderdiek. ERC eta EH Bildu abstenitu egin ziren, eta PPk eta Voxek aurkako botoa eman zuten. Oraingoz, ez da kalamuaren lorea zuzenean salduko. Kalamua duten produktuak egongo dira eskuragarri.

PSOEk aurrez txosten bat aurkeztu zuen propio gaiaren inguruan, eta bertan ez zen baimentzen kalamuaren erabilera endometriosia duten andreen eta eritasun onkologikoak dituzten pazienteen oinazea tratatzeko. Baina azkenean horiek ere hartu dira aintzat. Nabarmendu dute 23 adituren ekarpenak aintzat hartu dituztela zerrenda osatzeko. Koldo Callado medikua eta farmakologia irakaslea da EHUn, eta uste du onetsitako irizpena «ondo» egokitzen dela egun dauden ebidentzietara: «Badakigu kalamua momentu honetan eraginkorra dela zenbait gaixotasun tratatzeko; horren inguruan ebidentziak daude. Baina beste batzuk oraindik ikertzen ari dira, eta ebidentziak gutxi dira momentuz». Esaterako, epilepsia mota batzuetan krisialdiak murrizteko daukan eragina azpimarratu du, baina kasu eta gaixotasun jakin batzuk tratatzeko dela nabarmendu du: «Helburua da mediku batek erabakitzea zein pazienteri datorkion ondo».

Errezetarekin

Hori bai: medikuek preskribatu beharko dituzte produktu horiek; «mediku espezialistek» izango dute lehentasuna horretarako. Calladori funtsezkoa iruditzen zaio osasun profesionalen ardura: «Kalamua hartzeko irizpideak beti izan behar du osasun profesionalarena; medikuok egon behar dugu honen atzean». Horrez gain, onetsi duten irizpenean aholku bat bada: kalamua hartzen duten pazienteen erregistro zentralizatu bat abian jartzea. PSOEren nahia zen kalamua soilik ospitaleetako farmazietan jartzea eskuragarri; Podemosek botiketara ere hedatu nahi zuen. Azkenean, erdibideko neurri bat ezarri dute, baina ospitaleetako farmaziak «lehenetsiko» dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Biriatuko zubia, artxiboko argazki batean. / ©Andoni Canellada, Foku

Trafikoa eten dute A-63 errepidean, bi noranzkoetan

Berria

Gironda departamenduan piztutako sutearengatik itxi dute. Paueraino A-64 errepidea hartzeko aholkatu dute, eta, ondoren, A-65a, Bordelera.

Santoñako hondartza, artxiboko irudi batean. ©Miguel Ramos, EFE

Bi euskal herritar hil dira Kantabriako hondartzetan, Santoñan eta Castro Urdialesen

Uxue Rey Gorraiz

Hildakoak bi gizonezko dira, 54 urteko donostiarra bata, eta 69 urteko mungiarra bestea.

 ©Juan Ignacio Roncoroni, EFE

Izozki sorta batzuk erretiratu dituzte Aldin, Lidlen eta Mercadonan, «osagai arrotzak» atzeman dituztelako horietan

Uxue Rey Gorraiz

Susmoa dute izozkietan azaldutakoak makila zatiak direla. Ez kontsumitzeko gomendatu diete produktuok erosi dituztenei.

Iaz migratzaile gehiago heldu ziren EAEra, joan zirenak baino ©Iñigo Uriz / Foku

3.500 pertsona baino gehiagoko migrazio saldo positiboa du EAEk

Isabel Jaurena

Eustatek jakinarazi duenez, immigranteen eta emigratzaileen erdiak baino gehiago 40 urtetik beherakoak eta gizonezkoak dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.