Kanaldudek egun berezia izango du gaur, etorkinekiko elkartasunez

urtzi urkizu
2022ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Kanaldude telebistak bere ohiko programazioa aldatuko du gaur, eta egun osoan etorkinekin lotutako emankizunak izango dira ikusgai. Etorkinekin elkartasunez izenburuko egun berezian, askotariko saioak emango dituzte: Harian emankizuneko Migranteak: elkartasuna indartzen eta saretzen erreportajea; Transe en danse Belgikako konpainiaren dantza ikuskizunari buruzko lan laburra; Etorkinekin elkarteko Daniele Unhassobiskairekin egindako elkarrizketa; Audrey Hoc zinemagilearen Haiek eta gu dokumentala; eta 8. probintzia 2002ko emankizuna —Euskal Herritik Amerikara joandako euskaldunen lekukotzak biltzen ditu—.

'Miñan'-en irakurketa

Erreportaje horiez gain, Amikuzeko (Nafarroa Beherea) ehun herritarrek Miñan liburuaren irakurketa publikoa berreskuratuko du Kanaldudek —08:50ean eta 17:20an emango dute—. Amets Arzallusek Ibrahima Balde etorkinaren istorioa kontatzen du Miñan liburuan. Hiru ordu eta 20 minutuko iraupena du herritarren irakurketak.

Egun osoan emango dituzten saioak Kanaldude.eus webgunean ikusi ahalko dira zuzenean, eta, ondotik, baita nahieran zerbitzuan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.