Netflixek esan du '180 grados' lana arrazoi politikoengatik kendu zuela

urtzi urkizu
2022ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Netflix plataformak onartu du «arrazoi politikoengatik» kendu duela 180 grados dokumentala. «Baieztatu da zentsuratzat jo genuena zentsura izan dela», esan du Javier Rios aktore eta dokumentalaren zuzendariak (Montcada, Katalunia, 1981). Netflixek azaroaren 18an 180 grados dokumentala jarri zuen bere katalogoan, Europako herrialde gehienetan —Euskal Herrian ere bai—. Handik hamasei ordura, ordea, katalogotik kendu zuen, eta ezin izan da ikusi orduz geroztik.

Dokumentaleko protagonistek ezkerreko ideologia dute, ezker ikuspegiko diskurtsoa. Riosi 2020ko udaberrian emandako elkarrizketetan, protagonistek osasun krisialdiaz hausnartu zuten, sistema kapitalistaren jiteez, agintarien erabaki neoliberalez, Europako Batasunaren «joera faxistez» eta osasun publikoaren murrizketez. Oihartzun txikia izan zuen lanak, Madrilen 2020ko udazkenean estreinatu eta gero.Aurten, dokumentala Netflixi saldu ostean, zinemagilea «pozik» zegoen, bide bat ireki zelako lana nazioartean zabaltzeko. Baina plataformak itxi egin zion bidea, estreinatu eta berehala.

Dokumentalaren banatzaileak auzitara joko du, plataformak erosketa egiteko orduan agindutako dirua ordaindu dezan. Dokumentala Filminen ikus daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.