EITBk haur migranteei buruzko erreportajeak emango ditu

urtzi urkizu
2019ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Haur migranteei buruzko hainbat erreportaje emango dituzte gaurtik aurrera ETBn, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian. Hasteko, gaur, ETB1eko Ur handitan saioan (22:15), adingabeen zentroak utzi eta beren burua kalean bizitzera behartuta ikusi duten gazte afrikar batzuekin mintzatuko dira; Adelilah Essaid eta haren anaia Yassine, adibidez, kalean bizi dira, zubi baten azpian. Yus Nacer, berriz, kamioi baten azpian gordeta iritsi zen Europara. Herritar batzuen babesa jaso izan du, baina inoiz ez diru laguntza publikorik.

ETBko Itziar Benede eta Aitor Perez kazetariak, bestalde, Marokon, Melillan (Espainia) eta Andaluzian (Espainia) izan dira, bakarrik dauden migratzaile adingabeen egoera zein den ezagutzeko. Asteazkenetik igandera ikusi ahalko dira haien erreportajeak, ETBko albistegietan. Gobernuz kanpoko erakunde batzuen eta Marokoko Gobernuko ordezkari baten lekukotzak jaso dituzte erreportajeetan, baita Andaluziako herritarren sareetako kideenak ere.

Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian, Perezek landutako hainbat erreportaje entzun ahalko dira, 08:00etan eta 13:00etan. EITBren webgunean,eduki osagarriak jarriko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.