ETB1ek ETAren su-etenari buruzko saio bat emango du: '10 urte'

Alex Uriarte Atxikallende.
2021eko urriaren 20a
00:00
Entzun
Hamar urte igaro dira ETAk ekintza armatuak utziko zituela adierazi zuenetik, eta 10 urte erreportajea emango du gaur ETB1ek, 22:35ean. Denbora tarte horretako kontakizunak biltzen dituen saio bat da; hainbat parte hartzaile izango ditu, eta haien bizipenak kontatuko dituzte.

Xabier Madariaga kazetariaren gidaritzapean, «hausnarketara bideratutako edukia» izango da; horretarako, testuinguru orotako biktimek parte hartuko dute. Protagonista nagusiak Naiara Zamarreño, Jon Doral eta Maria Jauregi izango dira; ETAk hiruren aitak erail zituen, eta «mina sendatze aldera harturiko bideen garrantzia» izango dute hizpide.

Errenteriako (Gipuzkoa) alkate ohi Julen Mendozak, biktimen arretarako arduradun Enrique Ullibarriaranak eta gurasoak preso dituen Haizeak ere parte hartuko dute, «indarkeriaren ertz ugariez» jarduteko. Halaber, Onintza Enbeita bertsolari eta BERRIAko zutabegileak eta Gorka Landaburu kazetariak ETAren amaierak gizartearen arlo ezberdinetan izandako eragina aztertuko dute.

La1 kateak ere gai bera jorratuko du gaur, 22:15ean. El final de ETA. 10 años después saioaren barnean, Impuros ere eskainiko dute, Todos los futuros perdidos liburuan oinarritutako dokumentala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.