Albistea entzun

Berangoko hiru lagunek terrorismoa goratu izana ukatu dute Madrilen

Martxoaren 13an Ibai Aginaga preso ohiari egindako ongietorriaren harira daude inputatuta. «Oraingoz» ez dute beste eginbiderik egingo
Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten atzo.
Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten atzo. J. DANAE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Oihane Puertas Ramirez -

2022ko abuztuak 23

Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten atzo Berangoko (Bizkaia) hiru lagunek, martxoaren 13an Ibai Aginaga preso ohiari egindako ongietorriaren harira. «Terrorismoa goratzea» leporatzen diete hirurei. Akusatuek, ordea, ukatu egin dute hori egin izana; azaldu dute ekitaldi «pribatua» izan zela, eta ez zutela deliturik egin. Europa Press albiste agentziaren arabera, epaileak «oraingoz» ez du erabaki beste eginbiderik egitea, eta epaitegia Polizia Judizialari eskatutako txostenen zain dago.

Basauriko (Bizkaia) kartzelatik atera zen Aginaga, hogei urte inguru preso egon ostean, eta ongietorria egin zioten Berangoko frontoian. Vox talde politikoak, Villacisneros fundazioak eta Dignidad y Justicia taldeak salaketa aurkeztu zuten ekitaldiaren harira, eta, horri erantzunez, ikerketa bat abiatu zuten. Kandaru Kultur Elkarteko hiru kide inputatu zituzten: Ismael Moreno magistratuak egotzi zien ekitaldiaren antolaketan parte hartu izana.

Elkarteak salatu du «kriminalizazio kanpaina mediatiko, politiko eta judizial bat» abiatu dutela haren kontra, ekitaldiaren aurretik eta horren ondoren. Horrez gain, adierazi du Berangoko Udalak ere jarri dizkiela zigorrak: hiru hilabeteko bina debeku udal guneak erabiltzeko, eta 500 euroko bina isun, frontoiko paretetan pankartak itsasteagatik eta frontoiaren «erabilera desegokiagatik». Elkarteak azaldu du helegitea jarri diela bi isunei, baina ez duela erantzunik jaso.

Inputatuei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egin zuten atzo, frontoi aurrean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Harkaitz Millan, urriko prentsaurreko batean. ©BERRIA

Harkaitz Millan Gipuzkoako Kultura diputatuak dimisioa eman du, atxilotua izan ondotik

Uxue Rey Gorraiz

Agintarien kontrako atentatua egitea leporatuta atzeman du Ertzaintzak, Donostiako taberna batean izandako istilu batean. Maria Jose Telleria izanen da haren ordezkoa.

EH Baiko zuzendaritza berria, atzo, Baionan egin zuten ekitaldian. ©BOB EDME

EH Baik lurralde elkargo berezi bat nahi du, Euskal Herri burujabea helburu

Ekhi Erremundegi Beloki

Lehen kongresua egin du ezkerreko abertzaleen mugimenduak, Baionan. 2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu dute
Lore eskaintza egin zioten Zabalzari Altzan, haren muralean. ©JON URBE / FOKU

Madrilek Mikel Zabalza biktima gisa aitor dezala eskatu diote Denis Itxasori

Joxerra Senar

Heriotzaren 37. urteurrenean, omenaldia egin diote Donostiako Altza auzoan. Gaitzetsi dute Espainiako Gobernuak ez duela aldatu jarrera
EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi, atzo egindako agerraldian. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

EH Bilduk %75era igo nahi du energia autohornikuntza 2045erako

Xabier Martin

Koalizio abertzaleak «Euskal Herriko eraldaketa ekosozialerako» bere energia estrategia plazaratu du. Energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du, munduko «klima kaosaren aurrean»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...