Albistea entzun

Hego Lapurdiko hautetsiek salaketa jarriko dute Larhun aldeko suteengatik

Mendiko laborantza suteen aukera guztiz baztertu dute auzapezek. Mugaz gaindiko harremanak sustatzeko beharra azpimarratu dute
Hautetsiak atzo Urruñan egin zuten prentsaurrekoan.
Hautetsiak atzo Urruñan egin zuten prentsaurrekoan. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Andrea Ibarra - Oihana Teyseyre Koskarat -

2021eko otsailak 24

Bidaso aldean asteburuan piztutako suteen harira, Hego Lapurdiko hautetsiek salaketa jarriko dutela iragarri zuten atzo. Battitt Laborde Sarako auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko mendiaren arduradunak, Solange Demarcq-Egiguren Biriatuko auzapezak, Joseba Erremundegi elkargoko mugaz gaindiko elkarlanerako hautetsiak, Eneko Aldana Ziburuko auzapezak, Filipe Aramendi Urruñako auzapezak eta Jean Louis Fournier Azkainekoak aho batez salatu zuten sute «kriminalak» izan direla.

Suteak izan diren Iparraldeko herrietako hautetsiek salaketa jarriko dute Baionako Jerome Bourrier prokuradoreak abiatutako ikerketaren barruan. Ikerketa zabaldu berria bada ere, berehala gezurtatu zuten mendiko laborantza sutearen hipotesia. Izan ere, mendialdea garbitzeko suteak egiteko, herriko etxeen baimena beharrezkoa da. Auzapezen arabera, ez zen eskaerarik izan iragan astebururako. Laborde: «Ez zen laborantza suteak debekatzeko beharrik ere izan, laborariek berek badakitelako larunbateko haizearekin ezinezkoak zirela». Laborarien kontrako «kriminalizazioa» gaitzetsi zuen Aramendik, era berean. Hautetsiek mendialdearen zaintza hobeto kudeatzeko Gure Mendia proiektua baliatuko dute.

Nafarroako Gobernuak ere martxan du Berako eta Lesakako suen inguruko ikerketa; lehen zantzuen arabera, uste dute gizakiaren jardunarekin lotuta egon daitekeela sutea. Kalteen ondoriozko salaketak ere jasotzen hasiak dira gobernuan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ertzaintzaren kontrol bat Donostia eta Pasaia artean (Gipuzkoa). ©GORKA RUBIO / FOKU

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herrien artean mugitzea baimendu du Labik

Ion Orzaiz - Andoni Imaz

Udalerrien konfinamendu perimetrala bertan behera utziko du Jaurlaritzak asteartean. Intzidentziak behera egin arren, gainerako neurriek indarrean segituko dute, «egoerak hobera egin arte»
Emakume bat COVID-19aren kontrako txertoa hartzen, Zarautzen. ©G. RUBIO / FOKU

Osakidetzak txertaketa guneen kopurua handitu du: 25etik 117ra

Uxue Rey Gorraiz

Osasun Sailak aurreikusi du 57.000 dosi jarriko dituztela astebetean. Nafarroan, asteartean hasiko dira 80 urtetik gorakoak txertatzen
 ©GUILLAUME FAUVEAU

«Txertoa ekintza kolektibo baten gisan ulertu behar dugu»

Oihana Teyseyre Koskarat

Baionako ospitaleko farmaziako eta laborategiko burua da De Cazanove. Txertaketa kanpaina antolatzen aritu da azken hilabeteotan. Hasierako «arazoak» gaindituta, txertoez eta finkatutako estrategiaz mintzatu da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.