Albistea entzun

Tubacexek ohartarazi die langileei ez duela helegitea bertan behera utziko

Enpresak ziurtatu du grebari eusteak «ondorio atzeraezinak» izan ditzakeela, eta abuztuan bertan beharrera itzultzea eskaini die langileei

Iker Aranburu -

2021eko abuztuak 4

Askatzeko zaila dirudien korapilo batean sartuta dago Tubacexen gatazka. Arabako hodigilearen zuzendaritzak sindikatuei ohartarazi die «inolaz ere ez» duela kenduko Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako helegitea, 129 langileren kaleratzeak debekatzen zituen epaiaren aurkakoa. Langile batzordeak ziurtatu du baldintza hori betetzen ez duen bitartean grebak mugagabe iraungo duela.

Tubacexeko gatazkak konpontzeko bidean zirudien joan den astean. Uztailaren 26an, astelehenean, bilera luze bat egin zuten enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek, kalean geratutakoak lanera itzultzeko baldintzak negoziatzeko. Baina azken egunotan berriro hoztu da giroa. Sindikatuek ez dute negoziatu nahi aurrerago epaileek ezerezean utz dezaketen akordio bat, eta zuzendaritzak ez du alde batera utzi nahi negoziazioetan indarra ematen dion tresna bat.

«Ez diogu uko egingo babes juridiko eraginkor bati», dio zuzendaritzak, langileei bidalitako gutunean. Tubacexeko buruek «langile batzordearen zati bati» soilik egotzi diote helegitea erretiratzeko baldintza jarri izana, eta horrela sakondu egin nahi dute sindikatuen artean sortu den arrakala.

Amurrioko eta Laudioko langileen artean, ELAk du ordezkaritza gehien (lau kide langile batzordean), eta hark eta LABek (kide bat) otsailean hasitako grebari eustea defendatu dute batzordean. Azken bozketan abstentziora jo zuen STATek (lau kide), eta greba eteteko eskatu du CCOOk (hiru).

Tubacexeko zuzendaritzari «zentzugabea» iruditu zaio «blokeo egoera», eta ohartarazi du «guztientzat ondorio atzeraezinak» izan ditzakeela. Sei hilabeteko greba Laudioko eta Amurrioko lantegien geroa arriskuan jartzen ari dela ziurtatu du. «Egoera dramatikoa da guztientzat: langileentzat, haien familientzat, eta baita enpresarentzat ere».

«Lan egiteko eskubidea» aldarrikatu du Tubacexeko zuzendaritzak, eta, langile batzordeak dioena gorabehera, beharrera itzultzeko eskatu die langileei. «Lan egiteko interesa dutenentzat, abuztuan ahalik eta jarduera gehienari eutsiko diogu, hartara errazagoa izan dadin abuztuaren 30eko astean gaitasun guztiarekin lan egitea».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa eta Paolo Gentiloni Europako Batzordeko Ekonomia komisarioa, atzo, Madrilen. ©KIKO HUESCA / EFE

PSOEk ez du aldatu nahi itunen lehentasuna, lan erreforma berrian

Xabier Martin

Diaz Lan ministroak dio enpresa ituna sektorekoaren gainetik utzi nahi duela PSOEk, eta horrek prekaritatea betikotzen duela. Espainiako liberalismoa bultzaka ari da azaleko erreforma baten alde

Banaketa berriaren helburuetako bat da lurralde kohesioa bultzatzea, despopulazioaren arazoa gero eta handiago baita. Adibidez, Pirinioetan. Irudian, Otsagabia. ©Iñigo Uriz / Foku

Finantzaketa aldatuta, Nafarroako udalen artean 272 milioi banatuko dira 2022an

Berria

PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak ituna lortu dute udalen arteko desberdintasunak handitzen zituen eredua moldatzeko. EH Bilduk azpimarratu du «positiboa» dela eta aurrekontuen akordioa lortzeko bidea errazten duela

Bizkaiko autoeskoletako langileek udan eginiko manifestazioetako bat. ©Miguel Toña / EFE

Bizkaiko autoeskoletako langileek ez dute baztertu greba mugagabea

Imanol Magro Eizmendi

Astebeteko lanuztea hasi dute, eta «erantzun zabala» izan du, deitzaileen arabera

Lavandeira Jr. / EFE ©Yolanda Diaz Espainiako lan ministroa.

Lan erreformarekin zer egin nahi duen «argitzeko» eskatu dio Diazek Espainiako Gobernuari

Imanol Magro Eizmendi

Kontraesanezko adierazpenak egitea egotzi dio, eta onartu du gobernu koalizioa «une korapilatsu» batean dagoela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.