Albistea entzun

Gorenak iritzia aldatu du, eta Kataluniako presoen indultuak aztertuko ditu

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak immunitate parlamentarioa itzuli die Puigdemonti, Comini eta Ponsatiri, behin-behinean
Preso egon ziren politikarietako batzuk, artxiboko irudi batean.
Preso egon ziren politikarietako batzuk, artxiboko irudi batean. SUSANNA SAEZ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ander Perez Zala -

2022ko maiatzak 25

Espainiako Auzitegi Gorenak irizpidea aldatu du, eta Kataluniako bederatzi politikari independentista presoei ezarri zizkieten indultuak aztertzea erabaki du. Hortaz, oraingoan bai, Gorenak aztertu egingo ditu Espainiako Gobernuak harturiko erabaki horren kontrako helegiteak —besteak beste, PPk, Voxek eta Ciudadanosek aurkeztuak—, eta, beraz, baliteke auzitegiak zigortuak kartzelara itzultzeko agintzea.

Bost epailek eman dute botoa, eta horietako hiruk egin dute kasua berrikustearen alde; ezetz bozkatu dutenek boto partikularra eman dute, eta datozen egunetan jakinaraziko dute horien edukia.

Gorenak iragan urtarrilean esan zuen helegitea aurkeztu zutenek ez zutela horretarako «zilegitasunik», baina, hilabeteotan, auzitegiko bi epaile aldatu egin dira, eta horrek eragin du orain beste irizpide bat izatea. Halere, atzo azaldurikoak ez du zertan esan nahi indultuak bertan behera geratuko direnik.

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ere atzo jakinarazi zuen Europako Parlamentuak bertan behera utzi dituela Carles Puigdemonten, Toni Cominen eta Clara Ponsatiren aurka onarturiko suplikatorioaren ondorioak, behin-behinean, eta, hortaz, hiru eurodiputatu horiek immunitate parlamentarioa berreskuratu dutela.

Atxilotuak izateko «arriskua» zutela argudiatuta, Puigdemontek, Cominek eta Ponsatik kautelazko neurriak eskatu zizkioten auzitegi horri, eta ematea erabaki dute epaileek; argudioen artean, iragan irailean gertaturikoa aurkeztu zuen Generalitateko presidente ohiak, Sardinian zela atxilo hartu zutenekoa.

Orain, auzitegiak behin betiko erabakia hartu behar du —ez du datarik jakinarazi—, eta, horretarako, aztertu egin beharko du hiru ordezkariek suplikatorioaren kontra aurkezturiko helegitea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Melillako hesiak marraztak izan ohi ditu goialdean, Marokok kontrolatzen duen aldean. ©MARIA TRASPADERNE / EFE

Itsasoak ere baditu mugak

Jone Arruabarrena

Burdinazko hesi batek inguratzen du Melilla; mendietatik hasi eta itsasoraino hedatzen da. Herritar batzuek ihesi datozen migranteei laguntzen diete.
AEBetako jatorrizko herrien protesta bat, artxiboko irudi batean. ©E. GARCIA / EFE

Ezin eska indigenei besteek ezin dutena

Urtzi Urrutikoetxea

Erreserbak lurralde subiranoak izanik, abortatzeko debekutik kanpo daudela iradoki dute, baina asko uzkur daude. Begiradak oraintxe bideratu dira jatorrizko herrietara, baina gogoratu ere ez dira egin haietaz hamarkadotan utzikeria sufritu dutenean.
Serko Kaniwar da Zarok TV telebista kateko aurkezleetako bat. ©BERRIA

Haurrentzako telebista kate batek bizirik eusten dio kurduerari

Lara Villalon

Zarok TV kateak emititzen jarraitzen du, Ankarak aginduta itxi zuten arren. Kurdueraren dialekto guztietan ematen ditu saioak, eta helduek ere ikusten dute, hizkuntza ikasteko.
Polizia operazioaren kontrako manifestazio bat. ©BERRIA

Erdoganek prentsa librea isilarazi du

Orsola Casagrande

Iragan ekainaren 8an polizia operazio bat egin zuten zenbait kazetariren eta hedabideren kontra, Diyarbakirko fiskalak aginduta: hogei kazetari hartu zituzten atxilo. Turkiako Gobernuak prentsa askea mugatu nahi du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...