Albistea entzun

Rodolfo Martin Villaren auzipetzea baliogabetu du Argentinako justiziak

78ko sanferminetako eta Martxoaren 3ko hilketak egotzi dizkio Servinik. Epaileen arabera, ez dago froga nahikorik, baina ez dute artxibatuko
Rodolfo Martin Villa, 2017an, Efe agentziak eginiko elkarrizketa batean.
Rodolfo Martin Villa, 2017an, Efe agentziak eginiko elkarrizketa batean. SANTI DONAIRE / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Maite Asensio Lozano -

2021eko abenduak 24

Rodolfo Martin Villaren aurka Argentinan irekita dagoen auzibidea eten egin dute. Maria Servini epaileak auzipetu egin zuen urrian Espainiako ministro ohia, baina, orain, apelazio auzitegi batek erabaki du prozesamendua baliogabetzea, delituen eta egiletzaren inguruko «frogarik ez» dagoela argudiatuta; hala ere, ez du kasua artxibatuko.

Francisco Francoren diktaduran eta ondorengo urteetan kargu ugari izan zituen Martin Villak Espainiako Gobernuan. 1975ean Sindikatuekiko Harremanetarako ministro izendatu zuten, eta 1976an, Gobernazio ministro; garai hartan segurtasun indarrek izandako jardun bortitzaren erantzukizuna egotzi izan diote. Hain justu, gizateriaren aurkako delituengatik auzipetu zuen Servinik, lau hilketaren erantzule delakoan: 1978ko sanferminetan, German Rodriguezena, eta 1976ko Martxoaren 3an, Gasteizko sarraskiko hiru langilerena —ondorengo egunetan beste bi lagun zendu ziren, baina horiei buruzko ikerketa zabalik utzi zuen Servinik—.

Martin Villak helegitea jarri zion erabaki hari, eta Argentinako Ganbera Kriminal Federalak tramitera onartu zuen; orain, auzitegi horretako bigarren aretoaren arabera, «ez dago frogarik, ez zuzenekorik, ez zeharkakorik, ezta zantzurik ere» ministro ohiari egotzitako delituen inguruan. Batetik, epaileek adierazi dute Servinik akats bat egin zuela kalifikazio juridikoan, ez dutelako frogatutzat jotzen Gasteizko eta Iruñeko hilketak gizateriaren aurkako delitu izan zirenik —justizia unibertsalaren arabera jarduteko izendatu zituen hala Servinik—.

Ganberak erantsi du instrukzioan ez dela nahikoa froga aurkeztu baieztatzeko «botere aparatu» bat zegoenik Martin Villaren esanetara, eta «biztanleria zibilaren aurkako plan orokortu eta sistematiko» bat zutenik garai hartan. Ondorioz, epaileek diote ezin dela ministro ohia krimenon egiletzat jo. Hala, Argentinako magistratuek uste dute ez dagoela «nahikoa arrazoirik» ministro ohia auzipetzeko, baina ezta auzibidea artxibatzeko ere; «ikerketaren emaitzen zain» geratuko da ganbera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jokin Bildarratz Donostiako ikastetxe batean, ikasturte hasieran ©irekia

Eskola publikoetako zuzendariek baimena izango dute urtebetean eskolarik ez emateko

Irati Urdalleta Lete

Jaurlaritza ontzen ari den dekretu batean jaso dutenez, zortzi urte karguan egon ostean, eskola publikoetako zuzendariek ez dute eskolarik eman beharrik izango urtebetean. Gainera, ikastetxean nahitaez egon beharreko ordutegia malgutuko diete, eta lehentasuna izango dute beste ikastetxe bat aukeratzeko.

Ortzaizeko Laka erreka, lehorrik, uda honetan. ©Guillaume Fauveau

Krisi egoeratik alerta egoerara itzuli da Ipar Euskal Herria, lehorteagatik

Oihana Teyseyre Koskarat

Neurriak doi bat malgutu ditu prefeturak, baina oraindik indarrean dira murrizketa gehienak. Azken egunotako euriteek eta tenperaturen apaltzeak egoera hobetzea ahalbidetu dute.

Pablo Gonzalezen askatasunen aldeko manifestazio bat, martxoan, Nabarnizen (Bizkaia). ©Monika del Valle / Foku

Pablo Gonzalezen atxiloaldia ez luzatzeko eskaera atzera bota dute berriro ere

Paulo Ostolaza

Abuztuaren amaieran beste hiru hilabetez luzatu zioten zigorra kazetariari, eta hari eustea erabaki du Rzeszoweko Dei Auzitegiak. Ostegunean zazpi hilabete beteko dira atxilotu zutenetik.

Istripua izan duten ibilgailuak, ezbeharra gertatu berritan, gaur, A-1 errepidean. ©@trafikoaejgv

A-1 errepidea moztu dute Gasteiz parean, hamar ibilgailuren arteko istripu bat dela eta

Berria

Hamar lagun zauritu dira ezbeharrean, eta larri dago «bakarren bat».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...