Eritreak «erasoaldi zabal» bat hasi duela salatu du Tigrayko TPLF gerrillak

Armak hartzeko eskatu die TPLFk Tigrayko herritar guztiei. Gerrillaren arabera, Etiopiako Gobernuaren helburua tigrayarrak «sarraskitzea» da

Tigrayarren protesta bat, Hegoafrikan, Etiopiako Gobernuaren aurka, artxiboko irudi batean. EFE.
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2022ko irailaren 22a
00:00
Entzun
TPLF Tigray Askatzeko Herri Fronteak Etiopiako Tigray eskualdeko herritar guztieieskatu die Etiopiako eta Eritreako armaden aurka armak harditzatela, «gerra genozidatik defendatzeko». TPLFk salatudu Eritreako armadak «erasoaldi zabal bat» hasi duela, Etiopiakoaren eta Amhara eskualdeko indar berezien laguntzarekin. Gaineratu du Tigrayarrek erresistentzia «heroikoa» egin dutela.

«Gure etsaiek erabaki dute tigrayarrak sarraskitzeko daukaten proiektua hil edo biziko kontua dela beraientzat», dio TPLF gerrillak, ohar batean. Etiopiako armadaren azken mugimenduek adierazten dute Addis Abebak «guztiz arbuiatzen duela» bake negoziazio bat egitea, Tigrayko gerrillaren ustez.

Eritreak parte hartze aktiboa izan du Tigrayko gatazkan, 2020ko azaroan Etiopiako armadaren eta TPLF gerrillaren arteko liskarra hasi zenetik. Addis Abebari laguntzen ibili da, bi estatuen arteko bake akordioa lortu zutenetik.

Ameriketako Estatu Batuek gaitzetsia dute Eritreak Tigrayko gerran parte hartu izana. Izan ere, nazioarteko komunitatea Tigrayko gatazkaren konponbide baketsu baten bila bete-betean ari dela egin du Asmarak «erasoaldi zabala».

Joan den martxoan su eten bat izan zen bi aldeen artean, arrazoi humanitarioak direla medio. Ez zen, ordea, elkarrekin adostutakoa izan. Orduan, Eritreako tropek Tigraytik alde egin zuten.

Edonola ere, abuztuaren 24an menia eten zuten, eta gatazkari ekin zioten berriz Tigrayn.

TPLF gerrillak, dena den, adierazi izan du prest dagoela su eten bat adosteko. AB Afrikako Batasunaren bitartekaritzarekin «bi aldeek adostutako su eten bat» onartuko luke gerrillak. Hala ere, salatu dute Etiopiako lehen ministro Abiy Ahmed izan dela prozesua oztopatzen aritu dena, Tigray behin eta berriz bonbardatuz.

«Gosearen gerra»

NBE Nazio Batuen Erakundeak salatu du Etiopiako Gobernuak gosea erabiltzen duela «gerra estrategia» moduan, Tigrayko biztanleengana laguntza humanitarioa iristea oztopatu baitu Addis Abebak.

«Etiopiako Gobernuak Tigrayko biztanleei oinarrizko zerbitzuak, elikagaiak, osasun arreta eta laguntza humanitarioa eman ez izanak ondorio larriak ditu biztanleengan», azaldu du Kaari Betty Murungi NBEk giza eskubideen alorrean Etiopian duen arduradunak. Are, «gosearen gerra» izendatu duena «gizateriaren aurkako krimen bat» dela nabarmendu du.

Sei milioi tigrayarri Interneteko konexioa eta bankuko zerbitzuak «blokeatu» dizkietela salatu du NBEko kideak. Sexu indarkeria eta bortxaketak «nabarmen» ugaldu direla ere adierazi du. Askotan, «arrazoi etnikoak» tartean daude halako erasoetan, Murungiren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.