NBEk salatu du Marokok beste bi murru egin dituela Mendebaldeko Saharan

Mahbesen eta Auserden 80 eta 30 kilometroko murru hondarrezkoak eraiki ditu Rabatek. NBEko idazkari nagusiak errepresioa ere salatu du

Mendebaldeko Sahara bitan zatitzen duen murruak 2.720 kilometro luze ditu. GRITOS CONTRA EL MURO.
Kristina Berasain Tristan.
2019ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Okupazioa betikotzeko eta irmotzeko beste ekintza bat egin du Marokok. Mendebaldeko Saharan hondarrezko beste bi murru zutitu ditu, biak lotsaren harresiaren paraleloan; Mahbesen bata, 80 kilometrokoa, eta Auserden bestea, 30 kilometrokoa. Guztira ehun kilometro luze denhorma bat herri bat zatitzeko.

Antonio Guterres NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak «larritzat» jo du eraikuntza; bi aldeek sinatutako akordio militarraren lehen puntua urratzen duela salatu du. Marokok eta Fronte Polisarioak Minurso Mendebaldeko Saharan Erreferenduma Antolatzeko Nazio Batuen Misioarekin sinatutako akordioak militarrik gabeko eremu bat zehazten du, eta itun horrek dio harresia eraitsi behar dela. Marokok, antza, gelditu egin ditu eraikuntza lanak, baina soldaduak ditu han hedatuta.

Marokok 2.720 kilometroko murru bat eraiki zuen Mendebaldeko Saharan, 1980. eta 1987. urteen bitartean. Fronte Polisarioak gerra irabaztea eragozteko eginiko harresia da, eta, gaur egun, okupazioari de facto eusteko azpiegitura da, gerra amaitu eta 28 urtera herri bat zatitzen jarraitzen duena, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera, lur emankorra alde batean, eta lur antzua bestean. Lubakiak eta alanbreak tartekatzen dira hondarrez eta harriz altxatutako metro eta hiru metro garai diren murru multzoen artean. Bost kilometrotik behin, kontrol militar bat dago, eta hamabostetik behin, radarrak. Bunkerrak ere badaude tartean, eta 120.000-160.000 soldadu eremua gau eta egun ikuskatzen.

Negoziazioak

NBEk Mendebaldeko Saharaztxosten bat egiten du sei hilabetetik behin, eta azkenekoa aste honetan bertan aurkeztu du Segurtasun Kontseiluan; Minurso beste behin luzatzeko erabakia hartu behar du hilaren bukaeran.

Guterres «kezkatuta» agertu da, halaber, giza eskubideen ekintzaile sahararrek jaioterrian duten errepresioarekin. Idazkari nagusiaren hitzetan, «neurrigabea» da jasaten duten kontrola. Marokok Mendebaldeko Saharan kazetariak eta abokatuak sartzea ukatzen duela ere kritikatu du agintariak. Aldeei, berriz, «borondate politiko irmoa» eskatu die «irtenbide bat bilatzeko». Horst Kohler NBEko Mendebaldeko Sahararako ordezkaria negoziazio prozesu bat sustatzeko ahaleginean ari da; Fronte Polisarioa eta Maroko bitan elkartu dira abenduaz geroztik, eta berriz biltzekoak dira aurki. Marokok 1975ean okupatu zuen Mendebaldeko Sahara. 1991nsu-etena adostu zuten aldeek, hurrengo urtean erreferenduma egiteko baldintzarekin. Marokok, baina, etengabe trabatu du galdeketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.