Kontxako Banderaren lehen jardunaldia zuzenean eman zuen ETB1ek, ohiko moduan, eta ikusle datu oso onak bereganatu zituen: Tolosaldeak irabazitako estropada izan zen lehena, eta emanaldi horrek %17,8ko ikusle kuota lortu zuen —euskaldunen artean, %28,4koa—. Urdaibai garaile irten zen estropadari dagokionez, ETB1eko emankizunak %26,8ko ikusle kuota lortu zuen —euskaldunen artean, %39,2koa—. Batez beste, 175.000 ikus-entzulek egin zuten bat ETB1eko emankizunarekin. Gainera, EITBko webaren eta aplikazioaren bidez ikusi zuten hainbat herritarrek Kontxako Bandera: Internet bidezko emankizunak 21.145 erabiltzaile izan zituen.
Espainiako Vueltako igandeko etapak, berriz, %11,1eko ikusle kuota lortu zuen. Igandean ikus-entzule gehien izan zituen emanaldia Uncharted filma izan zen (La1 katea).
175.000 ikuslek ikusi zuten Kontxako Bandera ETB1en

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu