Albistea entzun

Aitziber Zapiain. (H)ilbeltza ellkarteko kidea

«(H)ilbeltza denok denontzako egina izatea nahi dugu»

Datorren astelehenetik igandera egingo dute (H)ilbeltza Nobela Beltzaren VI. Astea, Baztanen. Zapiainen hitzetan, dagoeneko «errotuta» dagoen jaialdia da, eta jende anitz bertaratzea espero dute.
IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Larretxea Agirre -

2020ko urtarrilak 16 - Iruñea

Baztan eta nobela beltza. Aspaldiko harremana du Nafarroako haran berdeak genero beltzarekin. Datorren astean ospatuko dute ibarra seigarrenez belztuko duen (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea. Aitziber Zapiain (Urnieta, Gipuzkoa, 1971) da antolatzaileetako bat, eta atzo Iruñean izan zen jaialdia aurkezten.

Nobela beltza eta Baztan. Zerk elkartzen ditu?

Aspalditik elkartuak daude. Batzuek esaten dute lehenengo euskarazko nobela beltza ez ote zen Mariano Izetak idatzia. Aspalditik egiten zaio erreferentzia Baztani, ez dugu guk asmatu. Hala ere, jaialdia naturalki sortu zen zerbait izan zen, eta gero jakin genuen lotura. Irakurle talde bat ginen, eta beste ekitaldi mota bat prestatu nahi genuen. Nobela beltzak aukera ematen zigun horretarako.

Seigarren aldia da aurtengoa, errotuta dago jaialdia?

Bai. Zale kopuru finko bat etortzen da, eta Euskal Herrian erreferentzia ere bagara. Gero eta jende gehiago etortzen da.

Askotariko ekintzak antolatzen dituzue, genero beltza eta euskara ardatz hartuta. Nolako lana izaten da egitaraua antolatzea?

Irailean hasten gara biltzen. Dagoeneko egituratua dago; hasi ginenean zailagoa zen. Orain, hasi den bideari jarraitzea da. Lehen bi urteak izan ziren zailenak: ez genekien jendeak nola erantzungo ote zuen, Euskal Herri osoari egiten genion deialdia....

Solasaldi batekin hasiko da (H)ilbeltza. Fernando Reyk Horace McCoy idazlearen Hobe nuen etxean gelditu liburua aurkeztuko du. Nazioarteko literatura beltza euskaraz lantzea garrantzitsua da?

Bai, munduko literatura unibertsala euskaraz leitzeko eta euskara unibertsal izateko. Bertatik eta bertan sortuak gara, baina itzulpenak ere kontuan hartzen ditugu. Guretzat oso garrantzitsua da itzulpenari lekua ematea. Igela argitaletxeak ikaragarrizko lana egin du horretan, eta gu ere saiatzen gara itzulpenari lekua ematen (H)ilbeltza Bekaren bidez.

Asteazkenean euskal idazle bat landuko duzue: Jon Mirande. Zer du beltzetik Mirandek?

Jon Miranderi buruz kontu anitz solastatzen ahal da. Bi hitzekin laburbiltzen dugu nor izan zen, baina gutxi solastatzen da Jon Mirandez eta gutxiago Jon Mirande beltzaz. Mirandek badu ipuin beltza, badu kezka soziala, baditu genero beltzak dituen ezaugarriak. Amaia Elizalde irakasleak tesia egin du horren kontu. Solasaldira bertaratu beharko da gehiago jakiteko.

Zinema ere landuko duzue ortziralean. Quentin Tarantinoren mesanotxeko liburuak solasaldia eskainiko du Begoña del Tesok. Zinemari lekua egitea gustatzen zaizue?

Bai, urtero ematen diogu tarte bat. Nobela beltza nobela da, baina beti erabili da asko zineman. Hitzaldian Tarantinoren inguruan hitz egingo da. Badirudi Tarantinok ikusi duela unibertsoko zinema guztia. Begoña Del Teso bere kritika zorrotzak egiteko prest etorriko da, eta erakutsiko dizkigu zein diren Tarantinoren literatura erreferentziak.

Larunbatean egun osoko egitaraua izanen da. Tartean, Mundua Iturendik pasatu zenekoa mahai ingurua. Zein izanen da ardatza?

Mahai inguruak oinarri hartuko du 1966. urteko egiazko gertaera bat: gorpu bat agertu zen; bi hilotz zeuden hilerrian; eta zabaldu zen Ben Barka [Marokoko politikari ezkertiarra, bahitua eta eraila] eta bere idazkaria ote ziren. Horrekin lotuta, Ben Barkak lotura du nobela beltzarekin eta Afrikako deskolonizazioarekin. Igandean eginen dugun itzuliak ere lotura pixka bat badu gaiarekin.

Bazkalostean, Itsu kolpeka eta Lardaska liburuak aurkeztuko dira. Mahai buelta leku aproposa da liburu aurkezpenerako?

Arras gune informala da. Jendeak segituan hartzen du parte ordurako lasaituak eta animatuak egoten garelako. Ez da formatu serio bat izaten; denek ezagutzen dugu elkar.

Susmagarrien Gaua eginen duzue ondotik.

Urtero egiten dugu, baina urtero ezberdina da. Jolaserako unea da; beti sorpresa izaten da, baita (H)ilbeltza kideentzako ere. Aurten ere pentsatzen dugu ongi pasatzeko tenorea izango dela, poteo ordua da, eta jolas eginen dugu.

Genero beltza maite duen jendearen artean harremanak sortzeko bide ere bada jaialdia?

Hori da guretzat garrantzitsuena. Guk zerbait eskaini nahi dugu, bat izan nahi dugu, taldekide izan nahi dugu denok: harremanak zaintzea, jendeari bere lekua eskaintzea, denok dugu zerbait eskaintzeko. Hori aldarrikatzen dugu, ilbeltza egitera joatea, (H)ilbeltza izatea denok, denok denontzako egina izatea.

Poesiaren kriminalak errezitalarekin bukatuko da aurtengoa. Nolakoa izango da?

Genero beltza idatzi duten idazle batzuek genero beltza gutxietsi dute; beste idazle batzuk gutxietsiak sentitu dira genero beltza idatzi dutelako. Kontua de genero beltza idatzi duten idazle asko izan direla kazetari, saiakeragile, baita poeta ere. Nobela beltza idatzi dutenen poesia batzuk aukeratu eta euskaratu ditugu eta errezital bat egingo dugu.

Ekintzak bortz herritan antolatu dituzue. Zergatik Elizondotik atera eta bertze herrietara eramateko apustua?

Galdera beharbada alderantziz egin beharko litzateke. (H)ilbeltza nobela beltzaren Baztango astea da, eta taldekideak ez gara Elizondokoak. Elizondok azpiegitura eskaintzen du, baina taldekideak bertze herrietakoak gara. Gure helburu eta asmoetako bat da kultura Baztanera hedatzea. Antolatzen hasi ginenean pentsatu genuen zergatik ez ekarri Euskal Herriko jendea landa eremura, Baztanera. Ez bakarrik Baztan zein polita den ikusarazteko, baizik eta eskaintza kultural interesgarri bat dagoelako. Baztanen gauza bera pasatzen da: ematen du hiria Elizondo dela, eta gainontzekoa, periferia. Guretzat ez da inolaz ere horrela. Urtero saiatzen gara herri desberdinetan izaten.

Baztan azkenaldian Dolores Redondo dela-eta lotu da nobela beltzarekin. Irudi hori hausten saiatu zarete?

Nobela beltza, Dolores Redondo eta Baztan hirukotea sortu da, baina hirukote hori orain berriki sortu da. Nobela beltzak aspaldi du lotura Baztanekin, eta, ez balu ere, ez dugu Dolores Redondo behar horrelako aste bat antolatzeko. Euskal nobela beltza dugu, euskal sormenetik egina.

(H)ilbeltza beka ere antolatzen duzue urtero. Urte batean sormen lan bat bultzatzen duzue, itzulpena hurrengoan. Nolako harrera izaten du bekak?

Ona, beti egoten gara beldurrez ea zenbatek parte hartuko duten. Orain arteko hiruretan, harrera arras ona izan da.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Gartxot komikigileak sortutako <em>Barruan</em> komikiko irudietako bat. ©GARTXOT / ATARAMIÑE

Kartzelak kolpatutako literatura bat

Iñigo Astiz

2002tik 2017ra bitartean kaleratutako liburu kolektiboetako testu hautaketa bat, Jose Mari Sagardui 'Gatza'-ren memoria liburu bat, eta Gartxoten 'Barruan' komikia kaleratu ditu Ataramiñek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...