1.000 musikariren kontzertua, rockari eskerrak emateko
Euskal rockari eskerrak emateko, Esker 1000 egitasmoa abiatu dute Euskal Irratiek. Rockak nagusitasuna galdu duela, gainbeheran doala eta gazteek beste musika motak nahiago dituztela ondorioztatuta, emanikoa eskertu nahi diote, kontzertu handi baten bidez. Datorren urtean 1.000 musikari bildu nahi dituzte, esker oneko kontzerturako. Emanaldian, euskal rockeko 11 kanta klasiko ematea da ideia. Hegoaldeko areto handi batean egin asmo dute.
Egitasmoaren beste alderdia Patxi Irigoien eta lankideek eginiko Esker 1000 dokumentala da. Egitasmoaren inguruko informazioa http://www.esker-1000.eus gunean bildu dute bultzatzaileek.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.