ETB1eko 'Barre librea' saioa gaur amaituko da, behin betiko

ETB1eko Barre librea bakarrizketa saioak gaur izango du azkeneko atala, 22:30ean. Bi denboraldiren ostean, lantaldeak berak erabaki du programarekin ez jarraitzea. Iaz, maiatzaren 15ean estreinatu zuen saioa ETB1ek; ordutik, Aitziber Garmendia, Jon Plazaola, Getari Etxegarai eta Kepa Errasti lantaldeko aktoreek eta makina bat gonbidatuk bakarrizketa umoretsuak egin dituzte.
Garmendiak balantze «oso ona» egin du saioaren bideaz: «Gazteek kontsumitu duten saio bat izan da; telebistaren ikusle datuak baino askoz hobeak izan dira sare sozialetakoak. Gaur egungo kontsumoak aintzat hartzeko garaia da». Amaieraz, berriz, aktoreak azaldu du hasieratik bazekitela epemuga motza izango zuela: «Argi genuen erre aurretik moztuko genuela. Oso harro gaude lortutakoarekin. Pertsonalki, telebistan egin dudan lanik ausartena da». Laster itzuliko da taldea proiektu berriekin.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.