Hamaikaren 'Kolpez kolpe' saioko taldeak 'KZKnews' ere egingo du

Kolpez kolpe-ko solaskideak. HAMAIKA.
urtzi urkizu
Donostia
2021eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Hamaika telebistako Kolpez kolpe saioak denboraldi berria hasiko du gaur, 22:30ean. Ekhiñe Atorrasagasti saioko zuzendariak zera iragarri du: «Egunerokora egingo du jauzi programak». Izan ere, Kolpez kolpe asteazkenetan eta larunbatetan emango dute-Maite Larburu elkarrizketatuko dute gaur—; aurki, astelehenetan, asteartetan eta ostegunetan, lantalde berak KZKnews egingo du, «albistegi azidoa». Atorrasagastik gidatuko du albistegi hori, eta analisian arituko diren emakume kazetariak izango ditu lagun. Interneteko sare sozialetan ere zuzenean emango dute saio hori.

Naroa Iturrik asteazken gauetako Kolpez kolpe aurkezten jarraituko du. KZK delux izenarekin bataiatu dute, eta solaskideen artean izango dira Tessa Andonegi, Miren Legorburu eta Atorrasagasti bera. Kolaboratzaileen artean egongo da Ibai Fresnedo ere.

Atorrasagastiren arabera, Kolpez kolpe-k «emakumeen ikuspegi politiko ez zuzena» ekarriko du Hamaikara egunero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.