CIESen arabera, Euskadi Irratiak 115.000 entzule ditu egunero

Iñaki Guridi esataria. EITB.
urtzi urkizu
Donostia
2021eko abenduaren 24a
00:00
Entzun
CIESen urteko azkeneko neurketaren arabera, 487.000 herritarrek egiten dute bat astegunetan EITB taldeko irratiekin. Euskadi Irratiak iazko datuak hobetu ditu, eta neurketa horrek 115.000 entzule ematen dizkio. Gazteak, bestalde, 103.000 entzule ditu; EITBk jakinarazi duenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gazteen artean «erreferentziazko irratia» da Gaztea. Radio Euskadik, bestetik, 212.000 entzule ditu CIESen arabera. Radio Vitoriak 25.000 entzule ditu. Eta EITB Musikak, 32.000 —gorantz egin du iazko datuekin alderatuz gero—.

Telebistari dagokionez, 823.000 herritarrek ikusten dute egunero ETBko lau kateen emankizunen bat —2008tik lortutako daturik onena da—. 1.266.000 ikus-entzule ditu EITBk orotara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.