Albistea entzun

Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria

Euskal Wikilarien Elkarteak filosofiako, ekonomiako eta euskal literaturako bideoak egingo ditu
Jaurlaritzako, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko eta EHUko ordezkariak, Ikusgelaren aurkezpenean, atzo, Donostian.
Jaurlaritzako, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko eta EHUko ordezkariak, Ikusgelaren aurkezpenean, atzo, Donostian. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Amaia Jimenez Larrea -

2022ko irailak 28 - Donostia

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta hezkuntzako hainbat arlotako elkarte eta katedrekin elkarlanean, Ikusgela proiektua sortu du. Ikusgela euskarazko eduki pedagogikoen ataria da, eta ikasleentzat euskarazko ikus-entzunezkoak sortzen ditu hainbat gairen inguruan. Hiru Damatxo da ikus-entzunezkoak sortzeko arduraduna. Proiektuaren aurkezpenean, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak proiektuan izandako «luxuzko» lankidetzaren balioa azpimarratu du. «Kalitatezko edukiak sortu nahi ditugu gazteentzat, Youtuberen gisako plataforma garrantzitsu batean zabaltzeko», azaldu du Dobaranek. Izan ere, nahiz eta Ikusgela Interneteko atari bat den, sortzaileen esanetan, «garrantzitsuena ez da edukiontzia, edukia bera baizik». Youtuben eta Wikipedian ere egongo dira ikus-entzunezko piezak. Horietako batzuk baita BERRIAko Ikasgela atarian ere.

Proiektu horrek euskarazko Wikipediaren sustapenean eta eduki pedagogikoetan eragiten duela argitu du Estibaliz Alkorta euskara sustatzeko Eusko Jaurlaritzako zuzendariak. Bestalde, Alkortak gehitu du duela lauzpabost urtetik dutela hitzarmena sinatua Euskal Wikilarien Elkartearekin, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako kalitatezko artikuluak sortzeko.

Ondo posizionatuta

Luistxo Fernandez da Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko lehendakaria, eta euskarazko Wikipediak azken urteotan izan duen garapenaren inguruko datuak eman ditu: «Aste batzuk barru 400.000 artikulura iritsiko gara». Gaur-gaurkoz euskarazko Wikipedia, artikulu kopuruen arloan, 34. postuan dago munduko Wikipedien artean. Gainera, kalitate handieneko artikuluak dituzten Wikipedien artean, euskarazkoa bost puntu igo da aurten.

Ikusgelak hiru sail izango ditu: filosofia, ekonomia eta euskal literatura. Iazko ikasturtean, filosofiako bi bideo igo zituzten, Simone de Beauvoir eta Hannah Arendten ingurukoak. Ikus-entzunezkoetan zabalduko zuten informazioa osatzeko, Agora elkartearen eta Euskal Herriko Unibertsitateko Joxe Azurmendi katedrako kideen laguntza izan zuten, eta izango dute. Katedrako koordinatzaile Iñaki Zabaletak gehitu du lehen bi edukiak emakumeen ingurukoak izateak balio handia ematen diola proiektuari.

Ekonomia atalean, edukiak oso bestelakoak izango dira, youtuber estilora joko baitute. Alazne Astorga aktoreak bertatik bertara azalduko ditu BEZaren, enpresa moten edota inflazioaren ingurukoen ezaugarriak. Guztira zortzi bideo izango ditu atal horrek.

Euskal literaturaren inguruko zortzi piezak marrazki bizidunen formatuan joango dira. Ikusgelako Ander Bolibarrek, Ikusgela proiektuko kideetako batek, gehitu du «euskal gaiak jorratzeko beharra» ikusi zutela, eta horregatik sortu zutela atal hori. Astero hiru ataletako baten inguruko ikus-entzunezko bat kaleratuko dute. Baina ez dira atal bakarrak izango. Ikasturtean zehar sail berriak izango dira: zientziaren historiari buruzkoak eta ingurumenaren ingurukoak, adibidez.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Filip Albor, Amaia Karrere eta Arantxa Hirigoien, <em>Ttinka</em> disko-liburuaren egileak. ©MATHIEU HARANBURU/ BELARRI

«Ikusi dut gauza gutirekin anitz pasarazten ahal dela»

Ainize Madariaga

'Ttinka' disko-liburua plazaratu du Hirigoienek, Filip Albor eta Amaia Karrerekin batera.Ttipitik «on» denez kantuak eta ipuinak euskaraz entzutea, haurren beharretara egokitu dute obra.
Jon Zabaleta, HernaniKomik azokan emandako Joseph Camino saria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

«Marrazteak goizero jaikitzen laguntzen dit»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Trazu ezberdin asko dituen bineta erraldoi bat da Zabaletaren bizitza, marrazkiz zirriborratu duena. Hernani bere jaioterrian saritu dute, eta euskal komikiari egindako ekarpena aitortu.
 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

«Euskaraldia oso neorrealista da»

Urtzi Urkizu

ETB1ek 'Dailobit' saioaren bigarren atala emango du gaur, Euskaraldian izandako bizipenekin. Rutak Leire Palaciosekin batera aurkezten du programa. «Naturaltasunez agertzen saiatzen naiz».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.