Albistea entzun

Diana Riba. ERCko europarlamentaria

«Europak dio hizkuntza ofizial denetan behar dela zerbitzua»

Europako Parlamentuak txosten bat onartu du ikus-entzunezko zerbitzuen zuzentarauari lotuta. Eduki guztiak «hizkuntza koofizialetan iristea» proposatu du ERCk, eta hala jaso da.
MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2023ko maiatzak 24

Pedagogian lizentziatua da Diana Riba i Giner (Bartzelona, 1975). 2019. urtetik da ERCko parlamentaria Europako Parlamentuan.

Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen inguruan Europako Parlamentuak onartu duen txostenak zer tesi nagusi ditu?

Europako zuzentarau guztietan egiten den txosten bat da. Kasu honetan, txostenak jaso du Europako Batasuneko estatu asko berandu dabiltzala zuzentarauaren transposizioa egiten, eta beste batzuetan berandu dabiltzala aplikatzen —esaterako, Espainiak izoztua du—. Txostenak aukera ematen du ikusteko ea helburuak betetzen ari diren ala ez. Kultura eta hizkuntza aniztasuna babesteari dagokionez, anbizio falta agerikoa da.

Espainia ez da Europako zuzentaraua betetzen ari?

Ez. Transposizioa egin da, baina zuzentaraua ez da aplikatzen. Martxan jarri behar da lehenbailehen. Bestalde, Espainian askoz handiagoa beharko luke kultura eta hizkuntza aniztasunak ikus-entzunezkoetan.

Europako lanen ehunekoa handitzea ere bada zuzentarauaren helburuetako bat. Nola doa hori?

Xedea da plataformen eta telebisten katalogoetan lanen %30 gutxienez Europakoak izatea. Estatu batzuek ehuneko handiagoa jarri dute legeetan. Espainia, ordea, gutxieneko %30 horretan gelditu da. Estatuek aukera dute anbiziotsuagoak izateko.

ERCk zuzenketa batzuk aurkeztu zituen, eta onartu dira txostenean. «Hizkuntza koofizialak» babesteko eskatu duzue, ezta?

Ikus-entzunezko produktu guztiak lurralde bakoitzeko hizkuntza koofizialetan iristea proposatu dugu, eta hala jaso da txostenean. Ondorioa zuzena da Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Katalunian: herritar guztiei bi hizkuntza ofizialetan eskaini behar zaie ikus-entzunezko zerbitzua.

Egun, zaila dirudi plataformetako eduki guztiak euskaraz ikusi ahal izatea. Badira plataforma batzuk euskarazko eduki bakar bat ere ez dutenak.

Zuzentarauaren txostena ez da bete beharrekoa. Baina garrantzitsua da, eta onartu den horrek eragina du etorkizunari begira. Europan zer norabidetan goazen ezartzen du onartutako txostenak. Plataformek norabide horri begiratu beharko diote.

Bestalde, erkidego bakoitzak ikus-entzunezkoen harira onartutako legeak eraginkorrak izan al daitezke hizkuntzen egoera hobetzeko?

Erkidegoek dituzten eskumenen arabera Kataluniako Parlamentuak legeak onar ditzake, baina Madrilgoaren menpe egongo da neurri handi batean.

Katalanaren, galegoaren eta euskararen normalizazioan zer garrantzi du ikus-entzunezko plataformen edukiak hizkuntza horietan egoteak?

Oso-oso garrantzitsua da herritarrek edukiak beren hizkuntzetan izatea. Legeak egiteko orduan, aintzat hartu beharko litzateke algoritmoek nola funtzionatzen duten: irisgarritasunari buruz ari garenean, esan nahi dugu herritarrek erraztasunak izan behar dituztela nahi duten edukia bere ama hizkuntzan topatzeko.

Estatuen mugak ere hor daude.

Hain zuzen ere. Zeren Belgikan bizi den herritar euskaldun batek zailtasun handiak izango ditu euskarazko edukiak topatzeko. Edukiek Europako Batasun osoan egon beharko lukete eskura. Gainera, algoritmoetan hizkuntza aniztasuna sartu beharko genuke, eta eztabaida horri heldu.

Komunikabideen askatasunaren gaineko Europako arautegi berriaren negoziazioei helduko diezue laster. Zer arautuko du horrek?

Europako Parlamentuaren arautegi zabal bat da, azken urteetako aldaketen harira prentsa askatasuna arautzeko. Albiste faltsuak, hedabideen kontzentrazioa, hedabideen konpetentzia suntsitzeko ahaleginak eta beste gai batzuk jorratzen ditu. Informazioaren eta hedabideen suntsipenari aurre egin nahi zaio. Herrialde batzuetako egoera oso kezkagarria da: adibidez, Poloniakoa eta Hungariakoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Reparaz eta Xabier Usabiaga ©ETB

Hauteskundeetako saioak %21eko ikusle kuota izan zuen ETB2n, eta %2,4koa ETB1en

Urtzi Urkizu

Euskarazko katean bost ordu eta erdi luzeko emanaldia aurkeztu zuten Nerea Reparazek eta Xabier Usabiagak. 205.000 herritarrek bat egin zuten noizbait ETB1eko emankizunarekin.

 ©Iñigo Uriz / FOKU

Argako erregina betierekoa

Edurne Elizondo, Nafarroako Hitza

Estefania de Paz aktoreak liburu batean jaso du Remigia Etxarren funanbulista iruindarrari buruz idatzitako antzezlana. Ahanzturari egin behar izan dio aurre De Pazek, lehen mailako artista horren bidea ezezaguna baita iruindar gehienentzat. Aktoreak Etxarren oroitu eta «imajinatu» nahi izan du.

Jende anitz bildu zen Iruñeko Alde Zaharraren Egunean; irudian, auzoko erraldoiak, Nabarreria plazan. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Auzo bizi baten erakusgarri

Iker Tubia

Jende anitz atera da karrikara Iruñeko Alde Zaharraren Eguna ospatzera. Gizarte eragileek auzolanean antolatzen dute jarduna, eta haien lana karrikan ezagutarazteko baliatzen dute.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Nahi dudanean, nahi dudanarekin eta nahi dudan bezala kantatzen dut nik»

Iker Tubia

Flamenko «purua» kantatzen 'maisu' deitzen dute, baina ez du ogibide hori izan. Ijito herriarentzat dena nahi du, eta horren alde lan egiten jarraitzen du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.