Sara Bilbatua sarituko dute

Casting zuzendariak Zinemira saria jasoko du Donostiako 68. Zinemaldian, irailaren 22an egingo den Euskal Zinemaren Galan

mikel lizarralde
2020ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Sara Bilbatua casting zuzendariak jasoko du Zinemira saria, Donostiako Zinemaldiak eta Ibaia eta EPE ekoizleen elkarteek ematen dutena, euskal zinemaren alorrean nabarmena den pertsona ezagun baten aintzatespen gisa. Azken 25 urteotan, Bilbatua ikus-entzunezko 75 ekoizpenetan baino gehiagotan izan da casting arduradun, eta Euskal Zinemaren Galan jasoko du saria, irailaren 22an, Viktoria Eugenia antzokian.

EHUn Psikologian lizentziatu ondoren, Bilbatuak (Eibar, Gipuzkoa, 1958) arte dramatikoko ikasketak egin zituen Madrilgo Laboratorio de Teatro William Layton zentroan. 1994an egin zuen lehen lana casting zuzendari gisa, Santiago Aguilarrek eta Luis Guridik zuzendutako Justino, un asesino de la tercera edad filmean.

Ordutik, besteak beste, honako hauekin egin du lan: Pedro Almodovar (Todo sobre mi madre eta Hable con ella), Juanma Bajo Ulloa (Airbag), Mariano Barroso (Éxtasis eta Los lobos de Washington), Daniel Calparsoro (Salto al vacío), Isabel Coixet (Los que aman), Julio Medem (Los amantes del círculo polar, Lucía y el sexo eta Caótica Ana), Jaime Rosales (La soledad, Petra), Guillermo del Toro (El espinazo del diablo eta El laberinto del fauno), David Trueba (La buena vida) eta Carlos Vermutekin (Magical Girl eta Quién te cantará. Telebistarako ere egin du lan hainbatetan, Tatami enpresaren bitartez

Bilbatuak Zinemira saria jasoko du Euskal Zinemaren Galan, eta Bizimina ere emango dute gala horretan, Migueltxo Molinak, Pablo Iraburuk eta Jon Maiak zuzendutako film laburra, dokumentala eta dantza uztartzen dituena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.