Albistea entzun

Iñaki Muruari egindako elkarrizketa, bihar 'Hitzetik hortzera'-n

Iñaki Murua bertsolaria.
Iñaki Murua bertsolaria. BERTSOZALE Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko abenduak 10

Hilaren 18an, Iñaki Muruak jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Eta bihar ETB1eko Hitzetik hortzera saioan Muruari Eider Perez aurkezleak egindako elkarrizketa ikusi ahalko da (15:00). Proposamena jaso zuenetik, zailena «berria ezkutuan gordetzea» izan dela esan du Muruak. Txapel emailea bera izateak jendearengan sortu duen pozak «ilusioz» eta «irrikaz» bete duela adierazi du, era berean. 2005etik 2018ra, Bertsozale elkarteko lehendakaria izan zen Murua —aurretik hainbat txapelketatan kantatu zuen—. Aurtengo txapelketan «ikaragarrizko maila» egon dela nabarmendu du.

Programa berean, finalaurreko bertsoaldien aukeraketa bat ikusi ahalko da. Bai Hitzetik hortzera-ko atalak, bai finalerdietako saio guztiak, EITBren Nahieran atarian ikus daitezke.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

«Nik hazten eta hezten ditut nire txakurrak»

Maixa Utrera Puelles

Artzain txakurren munduko txapelketan txapeldunorde izan da taldeka. Border collieetan espezialista da, eta uste du «berezko gaitasuna» dutela artzaintzarako, nahiz eta beste arraza askok ere balio duten.
Emakume bat babesteko betaurrekoekin. ©CC0

Benetan babesten al dute betaurreko babesleek?

Unai Etxenausia

Pantailen argi urdinetik begiak babesteko betaurrekoek ez dute frogatu begietako nekearen aurkako propietaterik, ezta loaren kalitatearen aldeko propietaterik ere. Melbourneko Unibertsitateko ikertzaile talde batek azterketa zientifikoa egin du, eta aldizkari batean publikatu dituzte ondorio horiek.
Uxue Rey eta Ane Eslaba, <em>Berria FM</em> podkast feministaren gidariak ©MENDI URRUZUNO

Bihar itzuliko da'Berria FM'

Beñat Mujika Telleria

Uxue Reyk eta Ane Eslabak jarraituko dute gidari lanetan, eta bi astean behin entzun ahalko da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...