'Alardea'-k, %3,4ko ikusle kuota; ETB2ko historia saioak, %9,7koa

Itziar Ituño, Alardea-n. EITB.
urtzi urkizu
Donostia
2020ko urriaren 9a
00:00
Entzun
ETBk bi estreinaldi egin zituen asteazkenean, biak ordu berean: ETB1en, Alardea telesaila, eta ETB2n, Vamos a hacer historia saioa —Elene Lizarralde aurkezlea itzuli da—. Gaztelaniazko programak %9,7ko ikusle kuota bereganatu zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (63.000 ikus-entzule). Euskarazko fikzioak, berriz, %3,4ko ikusle kuota lortu zuen (euskaldunen artean, %10,4koa; 22.000 ikusle). Asteazkenean, ikus-entzule gehien lortu zituen emankizuna gaueko Tele5ko albistegia izan zen: 122.000 ikus-entzule. Kuotarik handiena izan zuen saioa, aldiz, kate bereko Sálvame naranja izan zen: %22,3koa. Portugal-Espainia futbol partidak (La1), berriz, %14,4ko kuota izan zuen (97.000 ikus-entzule).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.