Netflixek 70 telesail eta film aurkeztu ditu Tudum ekitaldian

Trailerrez gain, aktore protagonisten arteko solasaldiak eta fikzioa ere egon dira gala birtualean

Lilly Singh umoregile eta youtuberra izan zen larunbatean Netflixek egindako Tudum galako aurkezlea. BERRIA.
Ainhoa Larretxea Agirre.
2021eko irailaren 28a
00:00
Entzun
Historian lehenengo aldiz, datozen hilabeteetako telesailen eta filmen aurrerapenak modu bateratuan aurkeztu zituen Netflixek, larunbatean egindako Tudum ekitaldian. Ekitaldiaren berri eman zuenetik piztua zuen Tudumek zaleen arreta, eta milaka izan ziren larunbatean zuzenean edo gerora Youtuben gala ikusi zuten ikusleak.

70 pelikula eta telesailen nobedadeak aurkeztu zituen ikus-entzunezko erraldoiak, eta ekitaldian parte hartu zuten hainbatprotagonistak ere. Fikzioa, adituen arteko solasaldiak eta trailerrak, denetarik izan zuen hiru ordu iraun zuen ekitaldiak. Lilly Singh Kanadako umoregile eta youtuberra izan zen saioaren aurkezlea. Bertzeak bertze, ondorengoak aurkeztu dituzte:

'STRANGER THINGS'

Mike, Dustin, Eleven eta Lucas protagonista dituen telesailaren «denboraldirik arraroena» izango da laugarrena. Horixe nabarmendu zuen Ross Dufer Stranger Things-en zuzendariak larunbatean:«Luzea, eroa eta epikoa izango da». 2022an aurkeztuko dute, baina oraindik ez dute zehaztu noiz. Aurreko denboraldietan bezala, 80ko urteetako estetikara eta girora eramango du ikuslea.

'LA CASA DE PAPEL'

La casa de papel izan da Netflixen azken urteetako telesail izarretako bat, eta abenduaren 3an bukatuko da. Orduan jakingo da nola bukatuko den Irakasleak eta haren taldeak egindako lapurreta. Abenduan ikusiko denaren aurrerapen txiki bat eman zuten larunbatean: lapurrak azalduko dira, lapurtutako urrearekin zer egin erabakitzen; irakaslearen berririk ez dute, ordea.

'THE CROWN'

Zaleek bakarrik ez, kritikak ere goraipatu du Ingalaterrako Elizabeth II.a erreginaren bizitzaren nondik norakoak kontatzen dituen The Crown telesaila. Elizabeth II.aren mezua balitz bezala, halaxe aurkeztu zuen Imelda Staunton aktoreak The Crown telesailaren bortzgarren denboraldia. Elizabeth II.aren rola jokatuko duen hirugarren aktorea da Staunton, eta primizia eman zuen: 2022ko azaroan estreinatuko dute denboraldi berria. 1990. urtean amaitu zen laugarren denboraldia, eta 90eko urteetan gertaturikoaren berri emango du bortzgarrenean.

'ARCANE'

League of Legends bideo joko ezagunaren sortzaileen eskutik dator Arcane animaziozko filma. Piltover eskualde utopikoan eta Zaun lur azpiko hiri zapalduan dago girotua, eta bideo jokoko bi txapeldunen jatorria eta haiek banatzeko borroka erakusten ditu. 2022ko udazkenean estreinatuko dute.

'RED NOTICE'

Azaroaren 12an iritsiko da Netflixera bere historiako aurrekonturik garestiena izango duen filma: Red Notice. Dwayne Johnson, Ryan Reynolds eta Gal Gadot dira akziozko film honen protagonista nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.