ETBko 'Zurekin bat'-ek lehen aldiz banatu du zakua: 51.198 euro

Zakuaren irabazleak, atzo. ETB.
urtzi urkizu
Donostia
2022ko martxoaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ainhoa Etxebarriak aurkezten du Zurekin bat lehiaketa, astelehenetik ostegunera ETB1en, eta lehen aldiz zakua banatu zuten atzo: 51.198 euroko saria eraman zuen Upeide taldeak. Eskoriatzako eta Aretxabaletako (Gipuzkoa) hainbat musikari gaztek osatzen dute talde hori. ETBko euskarazko lehiaketa bakarrean 27 egunez aritu dira lehian. Programa estreinatu zutenetik, 102 atal eman dituzte, eta lehen aldia da lehiakide batzuek sari handia eramaten dutena. Bada talde bat Upeide taldea bezainbeste egunez lehian aritu zena: Zanpantzarrak taldeak 27 programa egin zituen, eta 6.226 euro poltsikoratu.
ETB2 kateko lehiaketetan ere zakuak eman dituzte berriki: Esto no es normal-en, 162.900 euroko zakua eraman zuten Maite de Santosek eta Sheilak Bolinagak, martxoaren 8an; eta Atrápame si puedes-en, Alex Orbek 160.000 eurokoa irabazi zuen otsailaren 18an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.